GARA > Idatzia > Euskal Herria

UPV-EHUren eta Osakidetzaren arteko akordioa eskatu dute ikasleek

GARA |

Orain dela hiru urte sortu zen Medikuntzako Asanblada medikuntzan ikasleak informatu eta defendatzeko helburuarekin. Oraingoan, arduratuta agertu dira euskarak fakultateetan duen egoerarekin, bigarren zikloko desorekarekin eta Osakidetzarekin harremanetan jarriko dituen hitzarmen faltarekin.

Beren esanetan, bigarren zikloan euskarari ematen zaion tratua negargarria da. «Lau irakasgune daude, haietatik Basurtun baino ez dute ber- matu euskararen gutxieneko presentzia». Baina, euskarari dagokionez, eskubide urraketak bigarren ziklokoak baino harago doazela adierazi dute.

«Ikastaro klinikoetan kaosa da nagusi, beraz, ikasleon lana da irakasleen atzetik ibili eta praktika ganorazkoak lortzea», salatu zuten. Hitzarmenari buruz, beharrezkotzat jo dute Osakidetza eta UPV-EHUren arteko elkarlana arautua egotea, «araudirik ezak ikasleon eskubideak berma daitezen oztopatu» egiten baitu.

Hitzarmena abian da, horren inguruan ondokoa azpimarratu dute: «Hitzarmena nahi dugu, bai; baina ez edozelakoa». Alde horretatik, besteak beste, ikasleen parte hartzea, euskaraz ikasteko aukera bermatzea eta ospitaleetan ikas baldintza duinak ziurtatzea eskatu dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo