GARA > Idatzia > Txirrindularitza

Profesionalak

Aitor Pérez Arrieta, hirugarren Turkiako laugarren etapan

Navigare taldeko Filippo Savinik irabazi zuen saioa eta David Garcíak jarraitzen du lider. Bestetik, Denaingo saria Edvald Boasson Hagenentzat izan zen.

p054_f02_97x76.jpg

GARA | BILBO

Ez zen nolanahikoa izan atzoko garaipena euskal txirrindularitzarentzat. Extremadura taldeko Aitor Pérez Arrietak hirugarren postua lortu zuen Turkiako Itzuliko laugarren saioan: 177,7 kilometro Marmaris eta Oludeniz artean. Navigareko Filippo Savini eta Partizaneko Luca Zanasca helmugaratu ziren zegamarraren aurretik. Lider, berriz, Karpin-Galicia taldeko David Garcíak jarraitzen du, eta Gustavo César Veloso taldekideari lau segundoko aldea kentzen dio.

Gaur bosgarren etapa izango da Kalkan eta Finike artean. 100 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek.

Bestalde, High Road taldeko Edvald Boasson Hagenek irabazi zuen atzo Denaingo 49. lasterketa. Taldetxo batekin ihes egitea lortu ondoren, azken esprintean denetan bizkorrena izan zen txirrindulari norvegiarra. Atzetik, Agritubeleko Jimmy Casper -2005eko eta 2006ko irabazlea- eta Crédit Agricoleko Jimmy Engoulvent sailkatu ziren hurrenez hurren.

Esan behar Edvald Boasson Hagenek lasterketa honetan bere herrialdearentzat bigarren garaipena lortu zuela; Thor Hushvod izan zen Denaingo Saria eramaten lehen norvegiarra.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo