Bosgarren aldiz «Jaion» martxak Irungo kaleak aztoratuko ditu
GARA |
Duela bost urte lehen aldiz egin zuen bezala, aurten ere mugimendu koloretsu batek Irungo kaleak besta giroz bustiko ditu. «Jaion» da, «gaztetxearen izaera kaleratzeko kontzertu ibiltaria». Mugimendu hortatik sortu zen Lakaxita gaztetxea, gazteek duela hiru urte «hondatuta zegoen eraikina konpondu eta eremu askea» bilakatu zutena.
Horixe ospatuko dute bihar, 18.00etan Mosku Plazatik gaztetxera joanen den «Jaion» martxan. «Harro gaude egindako ibilbidearekin, eta horrek etorkizuna ilusioz eraikitzera eramanen gaitu».