GARA > Idatzia > Kirolak

Belar hockeya

Garaipen eder batekin agurtu du denboraldia Atlético San Sebastiánek

Finalerdietan sartzeko helburua ez du bete Atlético San Sebastiánek, baina bosgarren amaitu dute, eta ez daude haserre egoteko moduan. Donostiarrek Ligako azken partidan Terrasa hartu zuten Bidebietako zelaian, eta 3-2 irabazi zuten. Partida polita izan zen. Ez zuten ezer jokoan, ez batak ez besteak, eta hori asko nabaritu zen, erasora jo baitzuten. Bertaratu ziren zaleek neurketa ona ikusi ahal izan zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo