GARA > Idatzia > Osasuna

Aurreneko Maila

Krutxaga: «Epaileen hutsik gabe, UEFAtik gertu geundeke»

Ezkarotzeko atzelariaren aburuz, «gol falta» nabarmena du talde gorritxoak, baina Osasuna «arazorik gabe» mantenduko dela uste du

p045_f01_148x136.jpg

Arnaitz GORRITI | IRUÑEA

Une zaila bizi du Osasunak liga txapelketa amaitzeko bost jardunaldi falta diren honetan. Etxean jokaturiko azken hiru neurketak galdu ostean, liga amaiera lasaia behar zuena zailtzen ari zaio talde nafarrari eta horrek, normala den moduan, urduritasuna azaleratzen du.

Hala mintzatu zen atzoko entrenamenduaren ostean César Krutxaga kapitaina. Bezperan, A Coruñako Deportivoren aurka egin ez zuen penaltia adierazi zion epaileak, eta horrek dezente sumindu zuen jokalari nafarra. Hala, nafarren kapitainak «epaileen hanka-sartzerik gabe, Osasuna UEFAtik hurbil» egongo litzatekeela bota zuen.

«Ziganda entrenatzaileak atzo -igandea- esandakoarekin bat nator: ez dut uste Osasuna kaltetzeko asmoz `esku beltz' bat dabilenik. Epaitzea lan zaila da eta ulertzen ditut hanka-sartzeak; hau esanda, kontuan izan behar da epaileek ez dutela behin ere gure aldeko erabaki okerrik hartu, nahiz eta normalena batzuetan epaileak norberaren aurka eta beste zenbaitetan alde erratzea den. Ziur nago epaileen hutsegite hauek gabe, dagoeneko arriskutik kanpo geundekeela, eta agian UEFAtik gertu ere bai».

Hori dela eta, atzelari nafarrak hurrengo neurketei begira «ganorazko epaileak» eskatu zituen. «Kontua ez da penaltiari dagokion erabakian epailea erratu egin zela, neurketan hanka behin eta berriz sartu zuela baizik. Ez dugu ezer eman diezaguten eskatzen, baina ez diezagutela ezer kendu. Beraz, nire ustez partida bakoitzean zein epaile arituko den erabakitzen dutenek kontuan hartu beharko lukete talde batzuei kalte handia egiten digutela eta, ondorioz, hurrengo asteburuetarako ganorazko epaileak izan ditzagun eskatuko nieke».

Gol falta

Hala ere, autokritikarako tarterik ere hartu zuen Krutxagak. Ezkarotzeko atzelariaren aburuz, Osasunak «gauza on ugari dauzka», atzealdearen sendotasuna, esaterako, baina «gol falta» nabarmena ere bai.

«Ez ginateke epailearen gorabeheren inguruan arituko atsedenaldirako 2-0 aurreratu bagina. Talde honek gauza on ugari ditu; atzealdeko sendotasuna, kasu, baina sendotasun horri lotuta gaude eta golak falta zaizkigu. Golak sartzea guri dagokigu, baina baikorra izan nahi dut. Arazorik gabe salbatuko garela uste dut», amaitu zuen.

Bestalde, Xavier Margairaz ere kazetarien aurrean azaldu zen. Erdilari suitzarra belauneko lesio larria noiz osatuko zain dago eta ez zuen bere berragerpenerako datarik jarri nahi izan.

«Sendagileak dauka azken hitza eta berak zortzi edo bederatzi hilabeteko kontua dela dio», esan zuen suitzarrak. Uneotan minik ez duela aitortu zuen Margairazek, eta Eurokopa jokatu ezinagatik oso atsekabetuta azaldu zen.

Monreal, Prest

Partida bateko zigorra bete ondoren, datorren asteburuan Valentziaren aurka jokatzeko prest dago Natxo Monreal. Ezker hegaleko atzelariak aspaldi irabazi du lekua Zigandaren hamaikakoan.

García Macua ve la séptima plaza alcanzable

El presidente del Athletic, Fernando García Macua, ahondaba ayer en Euskal Telebista en el discurso optimista de Joaquín Caparrós, quien veía «factible» jugar la próxima temporada en Europa. El máximo dirigente rojiblanco hablaba en la misma sintonía.

«El Athletic tenía una deuda con su afición desde hace años: darle un partido completo. Ahora el séptimo puesto es un objetivo alcanzable. Mantuvimos esa opinión tras el traspiés de Riazor, normal en el devenir de una competición, y más después de la última jornada, que confirma una segunda vuelta muy positiva».

También tuvo palabras sobre el «caso Zubiaurre», dada la presencia del presidente de la Real Iñaki Badiola en el palco de San Mamés. «Cuando esta directiva accedió al ejercicio de sus responsabilidades tenía una serie de temas pendientes; uno de ellos el de Iban. He de reconocer que, en contra de lo que nosotros hubiéramos deseado,el caso tendrá una resolución judicial», declaró.

Por último, Carlos Gurpegi confesó en Radio Euskadi hallarse «ansioso, como un chiquillo» en los días previos a su «debut» tras dos años de sanción. GARA

El Athletic tendría rivales de Croacia, Israel o Macedonia

Después de apuntarse ayer en la Intertoto, el Athletic conoció ayer la procedencia de su posible rival: Israel, Macedonia o Croacia. La eliminatoria, la tercera, será el 19 o 20 de julio la ida y la vuelta el 26 o el 27. De ganar, el Athletic pasará a la segunda fase de clasificación de la UEFA.

Yeste es duda para el domingo por un esguince

Fran Yeste es duda de cara al próximo partido de su equipo, el domingo ante el Real Madrid en el Santiago Bernabéu, por un esguince de tobillo que le obligó a ser sustituido ante el Valencia. Además del basauritarra, el Athletic cuenta con las dudas de Del Horno, Ocio y Cuéllar.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo