GARA > Idatzia > Musika

Gaztea. Formulak ikusmena lausotzen duenekoa

Gaztearen arazo nagusietakoa EHko musikari eskaintzen dion ikusgaitasunean dugu. Zer da ikusgaitasuna? Gazteak EHko musikaren ikuspegia gero eta txikiagoa egitea erabaki du; hots, hamar talde edo single sartuko ditu eta gainontzekoek ez dute pasatuko Gazteak jarritako galbahea (formula).

Ritxi AIZPURU Musika argitaratzailea

Marka da gero Gaztea irratiak marka behar izatea eta marka hori hiri handietara eraman behar izatea. Gaztea EITBren babesean jaio zen eta 18 urte daramatza marka hedatzen EHko hedabide kate publikoaren laguntzarekin. Badakit ez dela inoiz amaitzen promozioaren gurpila, baina, Gaztea marka bera ezagunagoa egin beharrean (inoiz baino ezagunagoa denean eta, era berean, inoiz baino kritikatuagoa denean), produktuari (kantuari) ikusgaitasuna emango balio. Baina berendiak bere etxean zer egin behar duen jakitea berendiari dagokio. Haatik, marken atzetik produktu jakin bat dago beti. Badakigu Pepsiren burbuilen zirrara nola hedatzen den eztarrian. Gaztea bere esatarien lanarekin eta talentuarekin gora joan daiteke zer musika, zer talde eta zer abesti programatzen duen arabera. Euskara, Gaztearen kasuan, baliabide, produktu eta ezibesteko osagaia izan da Gaztea markaren iraupenean eta garapenean. Baina Gaztearen aurkako kritika nagusiak euskal musika taldeetatik eta euskal esparrutik sortu dira. EHn egiten den musikarekin konpromisoa duen jendearengandik jaso ditu belarrondoko mingarrienak (mina egin diote?). Hirietan 40 principalesi entzuleak kenduta hazi nahi du Gazteak, baina 40k darabilen musika-programazioa gehi EHko hamar singlerekin. Gaztea marka behin eta berriro sartzen digute ETB1 eta ETB2 kateetako iragarkietan. Presentzia, promozio eta komunikazio hori desiragarria da beste irratientzat. Baina Gaztearen arazo nagusietakoa EHko musikari eskaintzen dion ikusgaitasunean dugu. Zer da ikusgaitasuna? Gazteak EHko musikaren ikuspegia gero eta txikiagoa egitea erabaki du; hots, hamar talde edo single sartuko ditu eta gainontzekoek ez dute pasatuko Gazteak jarritako galbahea (formula). Hori ez da kantuak zentsuratzea, kantu batzuen hautua ez egitea baizik. Abesti batzuk ez baditu gustuko, horien ikusgaitasuna gutxitzearekin talde asko geratuko dira Gaztean pintxatu gabe. Eta zer? Gaztea al da irtenbide eta dialeko frekuentzia bakarra? Euskal formula irrati dirudunena da eta talentu handikoa, talentudun abesti piloa, ordea, kanpoan utziko ditu. Bertako artista gutxi batzuekin bilatuko du nortasuna eta balioa Gazteak (formula). Nortasun eta balio gutxiago izango du, beraz, Gazteak? Gaztea Maketa Lehiaketa talde askorentzako erakusleiho da. Taldeen diskoak ere erakusleiho horretan egongo balira, bikain, baina Gazteak beste erabaki bat badu...

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo