GARA > Idatzia > Musika

Disko Berriak Aritz Sound System

Hegoaldetik Iparraldera eta mendebaldetik ekialdera

p058_f02_32x32.jpg

XXI. mendearen hasieran, erritmo elektronikoek izugarrizko zabalkundea bizi izan dute. Teknologi berrien «aurrerapenari» esker, musika «enlatatua» ohikoa bilakatu da, hezur haragizko musikarien aurrean. Mundu osoko musikariak erritmo elektronikoekin esperimentatzeari ekin zioten eta munduko ia edozein musika estiloetan aurki daitezke erritmo elektronikoekin egindako esperimentuak. Parisen bizi diren Gotan Projecteko lagunak izan dira Argentinako tango doinuen eta erritmo elektronikoen arteko harremana nazioartean ezagun egin dutenak. Era berean, Gotan Projecten inspirazio iturria izan da Thievery Corporation bikotearen musika. Federico Aubele, Argentinako musikaria da, Buenos Airesen jaioa eta Berlin edo Bartzelona hirietan bizi izan da. «Panamericana» diskoan, bere bizitzan eragina izan duten musiketan zehar ibilbidea proposatzen du; Amerikako kontinentea hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen errepideari jarraituz; besteak beste, Argentinako tangoa, Jamaikako duba, Mexikoko boleroa edo AEBetako rapa izan ditu bidai lagun. Diskoaren ekoizpena Thievery Corporationeko Eric Hiltonek egin du eta soinuaren emaitzan nabaria da ekoizle honek duen soinu bitxia. Diskoa atsegina da eta entzun erraza, musika eta letrak landuak ditu eta giro berezia sortzen du. Thievery Corporation edo Gotan Project bezalako proiektuen antza handiegia du agian eta hori zama izan daiteke erritmo horiekin nekatu direnentzat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo