Urteurrena
Muinoko etxeak hogei urte bete ditu eta tinko dirau hiriaren tontorrean
Gasteizko gaztetxeak bi hamarkada daramatza kultur eskaintza oparoa jorratzen, partaidetza eta autogestioa bultzatuz. Hogeigarren urteurreneko ospakizunen barruan, gaur Gu eta Gutarrak taldeak bertsoak abestuko ditu bertan, bihar rock kontzertua izango dute Bilboko Zea Mays eta Eibarko Kokein taldeekin, eta larunbatean Txan magoak harrituko ditu bertan bildutakoak. Igandean, berriz, Arabako Musikherria gudalosteak itxiko du asteburua. Eta datorren astean, gehiago.