Aurrekariak Madrilen
Hirugarrengoan ezetz errepikatu
Zuri-gorriak bitan izan dira, 1980an eta 2003an, Real Madrilen Liga titulu baten testigu. Igandean, egoera hori ekidin lezakete.
Beñat ZARRABEITIA | BILBO
Real Madrilen inguruan giroa baikorra da oso. Zuriek 10 puntuko abantaila dute Villarrealekiko, eta titulua eskuetan dute. Hori dela eta, Ramón Calderón presidentea eta erakunde publikoak jada Liga garaipena nola ospatuko duten prestatzen ari dira. Titulua igande honetan bertan eskuratu dezakete. Hori hala izango da, baldin eta Villarrealek eta Bartzelonak euren partidetan ez badituzte hiru puntuak lortzen eta madrildarrek Athletici irabazten badiote.
Irabaziz gero, bizkaitarrek aukera bikaina dute hurrengo urtean Europan jokatu ahal izateko aurrepausoa emateko eta, bestalde, bere kirol ereduaren antagonista den taldearen ospakizuna atzeratzeko. Hala ere, aurrekariak, tamalez, ez dira oso positiboak Athleticentzat. Real Madrilek bitan irabazi baitu Liga titulua Athleticen aurkako partida batean. 1980an eta 2003an suertatu zen hori, Ligako azken jardunaldiaren baitan, aurten, aldiz, oraindik bost partida falta dira.
Lehenengo kasuan, zuri-gorriak UEFAn jokatzeko postu baten bila joan ziren Bernabeura, baina espainiarrek ez zuten barkatu. Orduan Vujadin Boskovek zuzentzen zuen taldeak lehia 3 eta 1 irabazi zuen eta txapeldun atera zen. Etxekoen golak Angelek, Pirrik eta Juanitok egin zituzten eta Dani Ruiz-Bananek Athleticena. Zuriek lidertza Liga bukatu baino bi jardunaldi lehenago eskuratu zuten, Realak Sevilla galdu ondoren, eta urte horretan `dobletea' eskuratu zuten, Kopan Castillari -bere filiala- finala 6 eta 1 irabazi baitzion.
Athletic-i dagokionez, hori izan zen Joxe Anjel Iribarren ibilbide profesionaleko azken denboraldiko azken partida. Dena den, zarauztarra ez zen hamaikakoan egon, bere borondatez urte osoan gertatu bezala. Horiek horrela, Helmut Senekowitsch tekniko austriarrak honako hamaikakoa zelairatu zuen: Agirreoa atean; Urkiaga, Goikoetxea, Gisasola eta Alexanko atzean; De Andrés, Villar eta Gallego erdian; Dani, Cárlos Ruiz eta Argote aurrean. Bigarren zatian, Jabo Irureta zelairatu zen. Irundarraren azken minutuak izan ziren zuri-gorri jantzita.
2003an «dejavúa»
23 urte lehenago gertatu zena errepikatu zen 2003. urtean. Orduan ere, Real Madrilek eta Realak Ligako titulua zuten jokoan azken jardunaldian. Gipuzkoarrek astebete lehenago galdu zuten lehen postua Vigon eta, ondorioz, abantaila zuriena zen.
Madrildarrek azken partida Athleticen aurka zuten. Bizkaitarrek bigarren itzuli ikusgarria egin zuten, eta 18 partidatan 33 puntu batu zituzten. Heynckesen mutilak UEFAko postu bat lortzeko borrokan murgilduta zeuden, eta egoera normal batean, zuriak faborito ziren, baina bilbotarrak lehia zail jartzeko moduko aurkariak ziren. Baina, zuri-gorriak ezohiko gertaera lazgarri batek markatuta iritsi ziren Santiago Bernabeura.
Aste horretan Javier Uria, klubeko presidentea, gaixotasun luze eta triste baten ondorioz zendu zen. Gertakari horrek partida eta bere atarikoak markatu zituen. Jokalari bizkaitarrek profesionaltasuna erakutsi zuten uneoro eta lehiatzen jakin izan zuten, baina azkenean amore eman behar izan zuten.
Real Madrilek, berriz, 3 eta 1 irabazi zuen eta titulua berarentzat izan zen. Athleticeko jokalariak Ramírez Domínguez epailearen jardunarekin kexu agertu ziren. Markagailua bana zegoenean Roberto Cárlosen golari bide eman zion falta ez baitzen existitu eta Ronaldok hirugarrena jokoz kanpo sartu baitzuen.
Partida horren ostean, Jupp Heycnkesek eta Bittor Alkizak agur esan zioten klubari.
Athleticek 2004-2005 denboraldian lortu zuen azkenekoz garaipena Santiago Bernabeun. Ernesto Valverdek zuzentzen zuen taldeak lortutako golak Asier del Hornok eta Andoni Iraolak sartu zituzten.
Basauriarra, ziur asko, ez da Real Madrilen aurka arituko. Bizkaitarrak Valentziaren aurkako partida atsedenaldian utzi behar izan zuen orkatila bihurritu ostean. Erdilaria bi edo hiru astez egongo da zelaietatik at.
El Athletic volvió ayer al trabajo en Lezama en una jornada que contó con Carlos Gurpegi como gran protagonista. El de Andosilla retornará al once titular en el Santiago Bernabéu. Así, a tres días vista, la alineación de Caparrós podría estar compuesta por Armando en la portería; Iraola, Koikili, Ustaritz y Amorebieta en defensa; el propio Gurpegi y Martínez en el doble pivote, Gabilondo y Susaeta en las bandas; con Etxebe y Llorente en ataque. Una de las dudas de la semana es conocer si Susaeta jugará también el viernes con el Bilbao Athletic. Por su parte, en el Madrid, Casillas podría no jugar para asegurarse el trofeo «Zamora». B.Z.