Paramilitarren auzian zipriztinduta, bozetara deitzea ez du baztertu Uribek
«Parapolitika»ren auzia dela-eta Kolonbiako Epaitegi Gorenak ikertzea agindu dituenen zerrenda oso luzea da, besteak beste, Senatuko presidentea, Álvaro Uriberen lehengusua, hainbat legebiltzarkide... Horietako asko, jada, atxilotu dituzte, tartean, Mario Uribe senatari ohia eta Kolonbia Demokratikoa mugimenduaren sortzailea. Iskanbilari aurre egiteko, «ate guztiak» zabalik daudela esan zuen presidenteak. Hauteskundeetara deitzea ere ez omen du baztertzen.
GARA |
«Parapolitika»ren auziak ez du etenik Kolonbian. Gai horrekin zerikusia duten albisteak bata bestearen atzetik datoz. Astearte gauean, paramilitarrekin ustez lotura izatea egotzita, Mario Uribe, Álvaro Uribe presidentearen lehengusua, atxilotu zuten. Atzo goizaldean, Bogotaren hegoaldean dagoen La Picota espetxera eraman zuten.
Bere kontrako aginduaren berri izan bezain laster, babesa eskatu zuen Costa Ricako enbaxadan, baina eskaera «lekuz kanpo» zegoela erantzun zioten.
Paramilitarren biktimen senitartekoek gogor gaitzetsi zuten eskaera hori, eta elkarretaratzea egin zuten enbaxadaren aurrean. Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakundeak ere desadostasuna agertu zuen. «Kolonbiako politikari boteretsuenetariko batek biktima bat dela, eta, horrenbestez, babes politikoa behar duela esateak ez du zentzurik», esan zuen José Miguel Vivancok, erakundeak Amerikan duen zuzendariak.
Handik hiru ordura, Polizia enbaxadan bertaratu, eta Fiskaltzaren egoitza nagusira eraman zuen atxilotuta. Epaitegi Gorenak paramilitarrekin lotura izatea leporatu dio. Urrian, lekuko batek Kolonbiako Autodefentsa Batuak izeneko talde paramilitarrarekin bildu zela esan zuen.
Presidentearen senidea izateaz gain, ardura politiko handiak izan ditu. Senataria eta Legebiltzarreko presidentea izan da Mario Uribe, eta Kolonbia Demokratikoa mugimendua sortu zuen Álvarorekin batera. Bere kontrako akusazioak jakinera eman zirenean, Legebiltzarreko aulkia utzi zuen urrian. Ricardo Elcurek bete zuen hark utzitako lekua. Astelehenean, ordea, atxilotu egin zuten Epaitegi Gorenaren aginduz. Ustez, paramilitarren dirua erabili zuen. Elcure Kolonbia Demokratikoa mugimenduaren kide da.
«Parapolitika»ren auzia dela- eta, Fiskaltzak 63 legebiltzarkide ikertu ditu. Horietatik, 53 Álvaroren gertukoak dira eta 29 preso daude, paramilitarren laguntza ekonomikoa jaso izana edo haiekin akordioak sinatzea leporatuta. Hori dela-eta, Senatuko presidente Nancy Patricia Gutierrezi ikerketa zabaldu diote.
Joan den astean, Rafael Garcíak, DASeko informatikaburu ohiak, Kolonbiako Autodefentsak Ministerioetan eta Estatuko beste erakunde batzuetan sartuta daudela salatu zuen. «Parapolitika»ren auzian, lekuko garrantzitsuena da.
Egoerari aurre egiteko buruan «aukera guztiak» dituela iragarri zuen Uribek Caracol irratian. «Ez dut presiopean erabakirik hartuko. Kontu handiarekin aztertu behar dugu gai hau erabaki onena hartzeko», esan zuen.
Une honetan, hauteskundeak deituko balitu, ezingo litzateke aurkeztu, oraingo hau bigarren agintaldia baitu. Hirugarren bat posible izateko, Konstituzioa aldatu behar luke.
Atzo, jada, horren alde egin zuen eta argi utzi zuen lehendakaritzarako hautagai gisa aurkezteko asmo irmoa duela. Bere hitzetan, «Kolonbiak segurtasun demokratikoaren jarraipena bermatu behar du».
Aferarekin «minduta» dagoela eta «mina abertzaletasunez» bere egingo duela esan zuen Álvaro Uribek. Lehengusuaren familiak ere azkenaldian mehatxuak jaso dituela salatu zuen.
El mismo presidente Álvaro Uribe está siendo investigado por su presunta implicación en una masacre perpetrada en 1997 por paramilitares con el apoyo del Ejército.
Los hechos ocurrieron en Antioquía. Durante seis días, torturaron y mataron a quince personas, violaron a mujeres, incendiaron 43 casas y robaron el ganado. 900 personas se vieron obligadas a dejar sus casas. En aquella época, Uribe era gobernador.
Un testigo le acusó de participar en una reunión junto a dos generales y el líder paramilitar Salvatore para planear esta matanza.