Nekazal eta Kontserba produktuen Azoka izango da Berriatuan
GARA |
Lea-Artibai Amankomunazgoak maiatzaren 3an Nekazal eta Arrain Kontserba Azoka antolatu du Berriatuan; 10.00etatik 14.00ak bitartean eskualdeko baserritar eta kontserbagileen produktuak erosteko eta dastatzeko aukera egongo da udaletxe aurreko plazan.
Idiazabal ardi gazta, ahuntz eta behi gazta, ogia, euskal pastela, txokolatea, ahate produktuak, kontserba begetalak, eta nola ez arrain kontserbak egongo dira. Eguerdi partean, berriz, eskualdeko arrain kontserba eta barazkiekin egindako pintxoak dastatzeko aukera egongo, bai eta eskualdeko sagardoa edateko eta erosteko aukera ere.
Hilaren 28an, 18.00etatik 21.00etara Goxalde Elkartean, azokako pintxoen prestaketa tailerra izango da herriko jendearentzat.