GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Sokatira

Ipar Euskal Herriko Txapelketako lehen finalak jokatuko dira Donostirin

Ipar Euskal Herriko finalak hasiko dira jokatzen bihar arratsaldean. Lehenengoak, Donostirin izango dira, eta bertan pisu librekoak eta 640 kilokoak neurtuko dira. Pisu librean, Jutsi-Baigorri, Ñapurrak, Uztaritze, Donamartiri eta Dandeville neurtuko dira. Gero, 640 kilokoan, berriz, Ñapurrak, Uztaritze, Baiona eta Urruña. Nafarroako Luako Txapelketan, berriz, gaur eta bihar izango dira saioak, Arbizun, 17.00etan hasita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo