Areto futbola
MRA Navarrak ohorea bakarrik izango du jokoan Bartzelonaren aurka
MRA Navarrak ohorea bakarrik izango du jokoan gaur 21.00etatik aurrera Bartzelonaren aurka jokatuko duen partidan. Liga amaitzeko bi jardunaldi geratzen dira, eta final-laurdenetan sartzeko aukerarik gabe geratu da talde nafarra. Bartzelona, aldiz, etxean arituko da eta garaipena behar du Ligako azken fasea jokatu ahal izateko.