GARA > Idatzia > Real Sociedad

Garaipena beharrezkoa du Malagan

Lillok mugimendu gehiago eskatu dizkie aurrelariei

Entrenatzaileak hamaikakoaren inguruan pistarik eman nahi izan ez zuen arren, badirudi hiru jokalaririk aurreratuenak aldatuko dituela, Gari Uranga eta Nacho hegaletan jarriz eta Delibasic puntan

p046_f01.jpg

GARA | DONOSTIA

Juanma Lillo ez dago gustura aurrelariek azken partidetan egindako lanarekin, eta atzo emandako prentsaurrekoan mugimendu gehiago eskatu dizkie aurrealdean jokatzen dutenei, baloi jabetzan aurkariak baino gehiago izan diren arren, «azken metroetan argiak itzali zaizkigu-eta». «Nik uste dut goian mugimenduak falta izan zaizkigula, baloia duen jokalariari aukera gehiago emateko. Baina hori hemen eserita esatea oso erraza da, gero zelaian hankarekin egin behar da».

Horiek horrela, entrenatzaile tolosarrak zenbait aldaketa egin ditzake Malagan jokatuko duen hamaikakoan, nahiz eta ez zuen bere ideien berri eman nahi izan. Zubietan ikusi ahal izan zenaren arabera, zelaian atzeratuen jokatzen duten zazpi jokalariak Nasticen aurka hasieratik aritu ziren berberak izango dira, hau da, Gerardok eskuin alboan jarraituko du, Garitanok euskarri, Marti eta Aranburu pixka bat aurrerago direla, eta hortik aurrera hasiko lirateke aldaketak. Hegaletatik sakontasun gehiago izateko asmoz, Gari Urangak eskuinetik jokatuko luke, etxera itzuliko litzatekeen Natchok ezkerretik, eta aurrelari bakarra Andrea Delibasic izan daiteke. Hamaikako hau baieztatuko balitz, Iñigo Diaz de Zerio, Victor eta Marti izango lirateke kaltetutakoak.

Aldeko emaitzak lortzeari utzi, eta luze gabe hasi dira entrenatzailearen aurkako kritikak iristen. Iragan astean, Anoetan, zenbait txistu entzun ziren, izan ere, badirudi igoeraren ametsak esku artetik alde egingo duela. Realaren entrenatzaileak ez die garrantzi handirik eman nahi izan kritika horiei, normaltzat jo ditu, «zaleek kolpe asko jaso dutelako azken urteetan», azaldu zuen. «Ez naiz kritikak aztertzen hasi, baina ulertzekoak dira. Hau futbola da, eta, gainera, eztabaida kirol arlokoa izateak poztu egiten nau. Pertsona bakoitzak entrenatzaile bat dauka barruan, bakoitzak bere iritzia du, eta hori ona dela iruditzen zait», adierazi zuen.

Hori bai, bere aginduetara Realak jokatu dituen hiru partidetan hiru sistema ezberdinekin jokatu duela esan dutenekin ez dator bat Lillo. «Estiloak eta ideiak ez daukate zerikusirik posizioekin, are gehiago esango nuke, zazpi dira beren posizioa aldatu ez duten jokalariak. Egin dugun gauza bakarra, aurreko hirurekin, barruagotik edo kanpotik jokatzea da».

Argumentuak eta aitzakiak

Ohikoak dituen perlen artean, tolosarrak esan zuen berari egin dizkioten kritika asko beraren inguruan sortu den estereotipoagatik izan direla eta ez benetan taldeak egindakoa aztertu delako. «Galdu edo berdindu ondoren, prentsaurreko batean futbolaz aritzean, norberak argumentu bezala esandakoak jendeak aitzaki bezala hartzen baditu, orduan ez naiz futbolaz arituko. Ikusiko banu jendeak argumentuak aztertu eta bere eztabaida egiten duela tira, baina norberak bere iritzia sendotzeko egiten duenean alperrik da. Galtzaile baten ahotan, argumentuak aitzaki bilakatzen dira eta ez da ona», esan zuen.

Malagara begira, taldea ilusioz ikusten duela adierazi zuen.

Odon Elorza niega tener una oferta escrita por Anoeta

El alcalde de Donostia, Odón Elorza, no quiso ayer entrar a valorar las intenciones de Iñaki Badiola que, según varios medios, habría presentado una oferta de unos 18 millones de euros para que el club se haga con la propiedad del estadio de Anoeta. El primer edil aclaró que no ha recibido ninguna propuesta por escrito como ayer se publicaba y entiende que éste no es el momento ideal para hablar de este tipo de temas extradeportivos. Según Elorza, «lo que tiene que hacer ahora la Real es barrer al Málaga, si puede ser con tres o cuatro goles». Badiola manejaría dos opciones para el recinto, un proyecto similar al de Gipuzkoarena o demoler el estadio para hacer casas y levantar un nuevo estadio en el hipódromo. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo