GARA > Idatzia > Euskal Herria

GALek egin desmasiak ikusgai Donibane Lohizunen Daniel Velezen argazkien eskutik

p018_f01.jpg

A. M. |

Estatu frantseseko zinemetan «GAL» filma atera aitzin, atzo estreinaldi aurrekoa egin zen Donibane Lohizunen. 2006an, Estatu espainolean ikusgai izan zen. Filmak garai hartako jazoerak gogorarazteko balio duelakoan, Daniel Velezek hainbat argazki eskegi ditu Battela ostatuko hormetan (21, Midi karrikan). Aspalditik argazkigile, Ipar Euskal Herriko gertakizun aipagarrienen lekuko izan da Velez. Garai ilun haietako makina bat argazki gogor egitea egokitu zitzaion, orain ikusgai direnak.

30 bat argazki hautatu ditu bere bilduma trinkotik -guztiak azalpen zehatzez lagunduta-, argazkilari beteranoaren arabera, erakusketaren zioa bera «dokumentala» baita, «ez artistikoa».

1983tik 1987ko urteen bitartean izandako desmasien lekuko grafikoa ikus daiteke erakusketan, Segundo Mareyren bahiketarekin hasi, eta Juan Carlos Garcia Goenaren hilketara (GALi ofizialki leporatutako lehen eta azken erasoak). Tartean, besteak beste, 1985ean Bidarrain errefuxiatuak zirelakoan akabatutako bi herritarren argazkiak daude; halaber, urte berean Baionako Monbar tabernan hil zituzten lau errefuxiatu politikoenak edota, 1984ko martxoan, Biarritzen, esku artean zuen bonba lehertu ostean GAL-eko mertzenario baten autoa nola geratu zen jasotzen duena.

Horrez gain, hamar dokumentu ere paratu ditu: mertzenario batek kazetari bati igorri aitorpena; Polizia frantsesaren dokumentu bat Eugenio Gutierrez Salazar, Tigre, euskal errefuxiatua Jose Amedo polizia espainolak hil zuela dioena, eta abar.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo