GARA > Idatzia > Errugbia

Top 14

Avironek bigarren itzuliko gabeziak erakutsi ditu

Zuri-urdinak lehen zatian nagusi izan ziren, baina ez bigarrenean

p048_f01.jpg

AVIRON 19

BOURGOIN 19

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Avironek bere unerik onenean ez dagoela erakutsi zuen atzo, Bourgoinen aurkakoan. Partida garrantzitsua zen jaitsierako arriskua betirako baztertzeko aukera zutelako, baina irabazterik ez zuten izan, eta oraindik lanean jarraitu beharko dute.

Partida ez zen handia izan, baina bi zati izan zituen. Lehenengoan etxekoak hobeto aritu ziren, eta markagailuan ere aitzinetik izan ziren, baina bigarren zatian kanpotarrak hobeto aritu ziren, eta amaieran oreka izan zen markagailuan, zelaian izan zen bezalaxe.

Zuri-urdinen zaleek nahiko kezkati amaitu zuten, ez baitute ikusten talde lapurtarra ongi ari denik. Lehen itzulian etxeko partidetan oso ongi aritu ziren, eta orduan lortutako puntuei esker daude dauden lekuan, baina bigarren itzuli honetan beherakada nabarmena izaten ari dira, eta horrek kezka sortzen du. Etxetik kanpo puntuak batu ezinik jarraitzen dute eta, etxean, berriz, lehen itzuliko segurtasuna galdu dute. Hala ere, jaitsierako postuetatik nahiko aparte jarraituko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo