GARA > Idatzia > Athletic

Estatistikak

Oreka azken urteetan sartutako eta jasotako penaltien artean

Zuri-gorriek jaurti dituzten penaltien %70 gauzatu dituzte eta aurkariek beren aurka izan dituztenen %30 huts egin dituzte. Dena den, aurten zuri-gorriak ez dabiltza fin lan horietan eta horren azken adibidea da Joseba Garmendiak igandean eginiko akatsa

p044_f01_148x196.jpg

Beñat ZARRABEITIA | BILBO

Athleticek penaltiak jaurtitzen hainbat jokalari trebe izan ditu. Horren eredu, besteak beste, Dani Ruiz-Bazán, Isma Urtubi, Ander Garitano eta Aitor Larrazabal. Baina, loiutarra erretiratu zenetik, zuri-gorriek ez dute jokalari finkorik izan hamaika metroko gunetik jaurtitzeko. Akaso, Andoni Iraola da profil horretatik hurbilen dagoen jokalaria, baina usurbildarrak ez du bilbotarren aldeko azken bost penaltietako ardura hartu.

Azken bost denboraldietan, zuri-gorriak 34 aldiz izan dute penaltia jaurtitzeko aukera. 24 aldiz asmatu dute eta beste 10etan, aldiz, kale egin dute. Aurten, Ligan, Orbaizek Murtziaren aurka -nahiz eta segituan Koikilik aldaratzea hartu eta gola egin- ez zuen asmatu, ez eta Joseba Garmendiak igandean Casillasen aurrean ere. Odol hotza eta punteria erakutsi duen bakarra David López izan da. Osasunako erdilari ohiak bitan jaurti behar izan zuen penaltia Ruiz de Loperan eta bietan asmatu zuen.

Aurreko denboraldietan, ardura oso banatuta egon da Athleticen. Andoni Iraola bera, Fran Yeste, Aritz Aduriz, Isma Urzaiz, Pablo Orbaiz edota Tiko izan dira penaltiak jaurtitzeko adorea eta balentria erakutsi duten jokalariak. Azkenak ez ezik, Ligan bakarra bota zuen Cadizen aurka eta Kopan beste bat Betisen kontra, beste guztiek hiru jaurtiketa baino gehiago egin dituzte eta noizbait kale egin dute.

Hala ere, nahiz eta Ander Garitano ¯Ligako historiako markarik onenetarikoa dauka Deriokoak¯, edo Aitor Larrazabal bezala espezialista ez izan, jokalari ziur bat bilatze aldera, plantilan bertan Koikili dago. Otxandiokoak marka bikainak ditu Sestaon eta hurrengo aukeretako apustu ziurra izan daiteke. Iaz, Ezkerraldeko taldearekin, zortzi gol erdietsi zituen. Hala ere, aurtengoa eta duela bi urteko denboraldiak kenduta, oreka da nagusi Athleticen penaltien estatistiketan.

Tamudo, harmailetara

Zuri-gorriek azken bost denboraldietan jaurti dituztenetako %70 sartu dituzte. Tarte horretan, kontra 30 penalti adierazi dizkiete. Aurkariek, horietariko bederatzi jaurtiketa huts egin dituzte. Hortaz, kontrakoak hamaika metrotara jarri behar izan direnean, jaurtiketen 30%en huts egin dute.

Denboraldi honetan, lehen itzulian, Levanteko Riganók Gorka Iraizozen zutoinera bidali zuen baloia eta, San Mamesen, Raúl Tamudoren jaurtiketa harmailetara joan zen.

Héctor, baja en el Mallorca para el domingo

El lateral derecho del equipo bermellón vio el pasado domingo ante el Racing su quinta tarjeta amarilla y no podrá ser de la partida ante el Athletic en San Mamés.

El 7 de mayo, a las 20.00, en La Nueva Condomina

El encuentro correspondiente a la trigésimo sexta jornada de Liga que se disputará el próximo 7 de mayo, miércoles, entre Murcia y Athletic comenzará a las 20.00 horas en La Nueva Condomina.

Guerrero, posible director deportivo del Murcia

Según informó el domingo por la noche la Televisión Autonómica de Murcia, La 7, Julen Guerrero podría ser el futuro director deportivo del Murcia en Segunda División.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo