GARA > Idatzia > Kultura

Austrian grabatzen ari dira James Bond-en «Quantum of Solace» filmeko eszenak

GARA | VIENA

James Bond espioi britainiar klasikoaren film berriaren -«Quantum of Solace»- beste fase bati ekin zitzaion atzo Bregenzen. Constanzako lakuan, eta Alemania, Liechtenstein zein Suitzarekin mugan dagoen herri horretako jaialdi kulturaleko Alex Renner bozeramaileak atzo jakinarazi zuenez, hain zuzen ere, pelikula honetako protagonista, Daniel Craig, bertan da dagoeneko filmaziorako.

Grabazio lanak aurreikusita zegoena baino egun bat lehenago hasi dira, eta jada buru-belarri dabiltza pertseku- zio eszena batekin. Gainera, dobleen lana egingo dutenekin ere hasiak dira entrenamenduetan. Guztira, operara egindako bisitaldiak zein Bregenzeko agertokiko pertsekuzioak filmeko sei minutu beteko dituzte.

Marc Forster alemaniarrak hartu du bere gain zuzendaritzako ardura pelikula berri honetan, eta Daniel Craig berriz ere sartuko da 007 agentearen larruazalean, «Casino Royal»-en (2007) egin bezala.

Feldkirch herrira joatea aurreikusten zuen atzo lan-taldeak, bertan ere beste zenbait irudi filmatzeko.

Herri agintariak pozarren daude filmaketak sortuko duen ikusmina eta eragin ditzakeen etekinak direla-eta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo