GARA > Idatzia > Euskal Herria

Oñati

Mendizale bat erreskatatu behar izan zuten Botreaitz mendi gainean

Ertzaintzak mendizale bat erreskatatu zuen atzo Oñatiko Botreaitz mendi gainean. Dirudienez, mendizalea erori, eta buruan kolpea hartu zuen; konorte gabe ez bazegoen ere, erabat nahastuta omen zegoen Ertzaintzaren helikopteroak bertatik atera zuenean. Informazio agentzien arabera, 11.00 aldera norbaitek Sos Deiak-era deitu zuen, lurrean mendizale bat aurkitu zuela esanez. Erreskatatu ondoren, Galdakaoko erietxera eraman zuten mendizalea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo