GARA > Idatzia > Euskal Herria

Zarautz

Sute batek eraikin bateko teilatua kiskali zuen larunbat goizaldean

Larunbat goizaldean sute bat piztu zen Zarauzko eraikin batean, eta teilatuaren zati bat erabat kiskalita geratu zen haren ondorioz. Dirudienez, sutea azken pisuan sortu zen, tximiniatik gertu, eta eraikin osoko bizilagunak etxetik kanporatu behar izan zituzten, inor zauritu ez zedin. Goizaldeko 03.30 aldera sortutako sutearen arrazoiak ez dira argitu oraindik, agentziek esandakoaren arabera. Suhiltzaileak bertaratu, eta ordu erdian itzali zuten sua, baina bizilagunak 05.30ak arte ezin izan zuten beren etxebizitzetara bueltatu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo