GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gasteiz

Ertzaintzak gazte bat atxilotu du sakeleko telefono bat lapurtzeagatik

Sakeleko telefono bat lapurtzeagatik, baita ere Ertzainak mehatxatu eta haiei eraso egin izana leporatuta, 26 urteko gazte bat atxilotu zuten larunbatean Gasteizen, Lakuako Barne Sailak emandako informazioaren arabera. Antza denez, gazteak telefonoz hitz egiten ari zen emakume bati ostu zion eskuko telefonoa, larunbat goizaldean Gasteizko Guatemala kalean. Ertzainengana jo zuen emakumeak, eta gaztearen atzetik ibili ostean, hura atxilotzea lortu zuten polizi autonomikoek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo