Santurtzi
Kalean utzitako animaliak gogoan izan zituzten elkartasun azokan
Animalien zaintzaz arduratzen den SOS Bilbao elkarteak atzo antolatu zuen seigarren aldiz, Santurtziko San Jorge Elizaren alboan, kalean utzitako animalien aldeko elkartasun azoka. Goizeko hamarretatik hasi eta zortziak arte iraun zuen jaiak, eta animaliak adoptatzeko edota nolabait babesteko aukera ugari egoteaz gain, arratsaldean fanfarria batek giroa berotu zuen. Lortutako dirua, gainera, elkarteak zaintzen dituen ehun bat animaliek dituzten beharrak asetzeko erabiliko da.