GARA > Idatzia > Euskal Herria

Irun

Bere bikotekidea erasotzea leporatuta gizon bat atxilotu dute Irunen

Bikotekideari eraso izana leporatuta 46 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Irunen. Antzeman zizkioten zauriak direla-eta, neskalaguna erietxera lagundu zuten. Informazio agentziek zabaldutakoaren arabera, goizaldean emakumeak berak deitu zuen eraso egin ziotela salatzeko, eta bai bera, bai bikotekidea etxean zeudela argituz. Abisua jaso zutenean, Ertzaintza etxebizitzara joan, eta gizona atxilotu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo