GARA > Idatzia > Ikusmira

Madrilen giza eskubideen berme eza zuzenean

Nazio Batuen Erakundearen Borroka Antiterroristako Giza Eskubide eta Oinarrizko Eskubideen Defentsarako ikuskatzailea, Martin Scheinin finlandiarra, Madrilgo Casa de Campo-n amnistiaren aldeko mugimenduaren aurka egiten ari diren epaiketan egon zen atzo, Estatu espainolera egiten ari den bisitaldiaren barruan.

Giza eskubideak bermatzeko neurriak zeintzuk diren eta «terrorismoaren aurkako borrokan» salbuespen neurriek eskubide horiei nola eragiten dieten aztertzea du helburu Scheininek. Horretarako atzo entzun zituen testigantzak -amnistiaren mugimenduaren sorrerari eta bilakaerari buruzkoak eta mugimendu horren aurkako operazio juridiko-polizialaren gorabeherei buruzkoak- argigarri izango zaizkio, zalantzarik gabe.

Izan ere, «terrorismo» kontzeptuaren definizio zabalek «gobernuei baztertu nahi duten hori guztia estigmatizatzeko aukera ematen diete, adibidez, mugimendu politiko bat edo edozein gutxiengo, edo indigena taldeak, edo sindikatuak...». Honela mintzo zen Martin Scheinin iazko udan, AEBetara egindako bisitaldi baten ostean. NBEren ordezkari gisa duen arazo nagusienetako bat horixe dela aitortu zuen orduan. Bart, bere lana egin ostean hotelera bueltatzean, Scheininek beste behin ere antzeko gogoetak egingo zituen ziur asko. Hala beharko luke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo