GARA > Idatzia > Euskal Herria

EEREPORTAJEA

Atzean utzi gabeko jarrerak salatuko dituzte Gay, Lesbiana eta Transexualek

Aspaldiko kontuak dirudite, baina homofobia, lesbofobia eta transfobia oraindik orain egunerokoan sumatu ahal di-ra eta kolektibo horietako kideek bereziki pairatzen dituzte. Horiek salatzeko eta haus- narketa eragiteko deia egin dute gaur, Homofobiaren Aurkako Egunean.

p022_f01.jpg

Maider EIZMENDI

Gaur betetzen dira hemezortzi urte Osasunerako Mundu Erakundeak buruko gai- tzen ataletik homosexualitatea atera zuenetik. Data honek esangura berezia du gay, lesbiana eta transexualen kolektiboen artean, urteetan pairatutako diskriminazioaren zeinuetako bat desagertzea ekarri baitzuen. Oraindik orain, ordea, ugari dira pairatu behar dituzten gisa horretako bazter- keria zantzuak eta hortik gaurko eguneko hausnarketa eta salaketak.

Ehgam-ek orain hamar egun jarri zuen abian «Homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurpegiak» izeneko erakusketa Donostiako Lugaritz kultur etxean. Helburua, elkarteko kideek azaldu dutenez, lesbofobia, homofobia eta transfobiaren alde ezberdinak islatzea da. Horretarako, horien adierazle diren ehun bat kasu aukeratu eta bildu dituzte, tartean zeresana eta oihartzuna izan duten ugari.

Baina horretaz gain, gurean eta aspaldira saltorik egin gabe hainbat pertsonaiak egindako adierazpen «homofoboak» irakurtze-ko aukera ere bada, eta elkarteko kideek adierazi dutenez, horietan zera nabarmentzen da: «Aipamen eta zantzu homofoboak eskuinean bai, baina ezkerreko jotzen direnen artean ere nabarmentzen dira». Tartean aipamena egin diote Renfe enpresak bikote heterosexualen mesedetan 70eko hamar-kadaren amaieran jarritako promozioari. «Bidaiatu ezazu zure emaztearekin ohe bagoian». Noski, eskaintza horrek ez zituen kontuan hartzen bikote homosexualak. Kasu bat baino ez da, baina horrelako adibide gehiago daude.

Lugaritzera bertaratzen dena hausnarketa egitera bultzatzen du erakusketak, eta horixe du helburu elkarteak: jendeari pentsaraztea eta homofobia, lesbofobia eta transfobia oraindik orain egunerokoan presente daudela azaleratzea.

Kanpoan zein etxean

Gehitu elkartea ere buru-belarri aritu da lanean gaur ospatzen den Homofobiaren Aurkako Egunaren harira. Elkarteko kide Koldobike Jauregik adierazi duenez, aurreko urteetan egin bezala munduko hainbat bazterretan homosexualitatea heriotzaz zigortzen dela salatuko dute. «Errealitate hori ezin dugu ahaztu; gainera, beste hainbat estatutan debekatuta dago sexu bereko bi pertsonen arteko harremana».

Kanpoan bai, baina etxean ere egiteko asko dago, ordea, besteren artean hezkuntzari dagokionez: «Aurten arreta berezia eskainiko diogu eskolan azaleratzen den homofobiari». Oraindik orain salaketa zehatzen berri emateko modurik ez du, baina «jaso, jaso ditugu». Hezkuntza arloan lan sakona egin behar dela uste du eta helburu horrekin abian dute proiektu bat, «batez ere DBHko Bigarren Zikloko ikasleen artean egiten ari gara, homosexualitateaz askatasunez hitz egin dezaten espazio bat sortu nahian». Jauregiren esanetan, garapen prozesuan diren gazte asko ez dira ausartzen sexu bereko pertsonenganako desioa adierazten, «erreferentziarik ez dutelako askotan». Dibertsitatea landu behar da, balioetan aldaketa bultzatu, «azken batean, oinarrizko eskubide baten gainean ari gara».

Gehitu elkarteak, Nazioa Batuen Erakundeak gaurko eguna Homofobiaren Aurkako Nazioarteko Egun izenda dezan nahi du, eta helburu hori lortze aldera mozioak aurkeztu ditu Euskal Herriko makina bat udaletan. Balorazio positiboa egin dute, udal eta erakunde askoren onespena lortu baitute.

Gaur hainbat ekitaldi egingo dituzte elkarte biek. Ehgam-ek, erakusketaren bisitaldi gidatua antolatu du goizeko 11.00etarako eta elkarretaratzea, berriz, arratsaldeko 18.00etan «Ez hemen ez inon» leloarekin Donostiako Bulebarrean; Gehituk, bestalde, elkartasun afaria antolatu du Colombia Diversa elkarteak homofobiari aurre egiteko abian duen proiektua diruz laguntze aldera.

Latorrizko Gehitu saria eman diote gobernu frantsesari

Gehitu elkarteak urtero eman ohi dio «homofobia adierazteagatik nabarmendu den pertsona edo entitateari» Latorrizko Gehitu Saria. Aurtengoan, atzo egindako agerraldian jakinarazi zutenez, Gobernu frantsesari egokitu zaio. Estatu frantsesak mutil-lagun holandarrarekin ezkontzeagatik gizon frantziar bati frantses herritartasuna kendu izana gaitzetsi zuten Gehituko kideek. «Estatu batek hiritar bati herritartasuna kentzea onartezina da, herritarren eta horien eskubideen babesle omen den Europa honetan». Gobernu frantsesak Ardoise izeneko programa informatikoa abiarazteko saialdia ere salatu zuten. «Polizia fitxategi honetan `homosexual', `sindikalista' eta `prostituzioaren bezero' gisako datuak jaso nahi zituzten; oinarrizko eskubideak urratzea da hori». Presio sozialari esker asmoa bertan behera geratu zen, «baina planteatzea bera homofobia zeinu garbia» dela uste du Gehituk. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo