Hiru hilabete eta gero, egoera usteltzen hasi da Kosovon
Bere independentzia aldarrikatu zuenetik hiru hilabete igaro diren honetan, egoera nahasia bizi dute oraindik Kosovon. Serbiako Gobernuak jarraitzen du eskua sartzen. Europar Batasunak bertan Nazio Batuen lekukoa hartzeko plana izoztuta dago, artean; Errusiaren aurkako presioak ere bere horretan dirau; eta Txinak eta Indiak bat egin dute Moskurekin. Egoera horretan, bertako politikariekiko haserrea gero eta nabariagoa da Kosovoko herritarren artean.GARA |
Aurrera egiteko Serbiatik banatzea ezinbestekotzat jo zutelako aldarrikatu zuten kosovoarrek independentzia iazko otsailaren 17an. Harrezkero, hiru hilabete igaro dira, eta zain jarraitzen dute kosovoarrek.
Belgradeko Gobernuaren desafioari erantzuteko ahalmen politikorik gabe daude. Hain zuzen ere, Serbiak, bere «subiranotasun» eta «lurraldetasuna» aldarrikatzeko, maiatzaren 11ko hauteskundeak Kosovon ere antolatu zituen, eta ez bakarrik legebiltzarrerako bozak, baita udaletarakoak ere. Hala, Kosovon serbiarrak gehiengo diren eskualdeetan instituzio paraleloak ezartzeko asmoarekin aurrera egiten du Serbiak, Nazio Batuen Erakundea eta Pristinako Gobernua aintzat hartu gabe.
Potentzia berriak
Orain arte berrogei bat estatuk, AEBek eta Europar Batasuneko kide gehienek -esanguratsuenak tartean-, onartu dute Kosovoren independentzia. Errusiak bere horretan dirau, ordea, eta lortu du Txina eta India «potentzia berriak» bultzatzea Kosovori buruzko negoziazio prozesu berri bat exijitzera.
«Gainbegiratutako independentzia» ekarri duen prozesuaren aurka azaldu zen hasieratik Vetevendosje! (Autodeterminazioa) mugimendua, eta azken asteotan kalera irten da berriz.
Hori gutxi ez eta, Pristinako Gobernuak aurkari berri bati aurre egin behar dio. Ramus Haradinaj gerrilla buru ohiak indar erakustaldia egin du kalean, eta berriz hauteskundeak egiteko eskatzen ari da. Izan ere, Martti Ahtisaari Nazio Batuen ordezkariak Kosovorako aurkeztu zuen ibilbide orriaren arabera, eskaera hori bidezkoa da. Are gehiago, egungo independentzia prozesua ibilbide orri horretan oinarritzen denean.
Hagako auzitegiak errugabetzat jo zuen Haradinaj apirilean, eta heroi gisa itzuli da etxera.
Egungo egoeraren argazki hau osatzeko, esan beharra dago krisi ekonomikoa ez dela inolaz ere apaldu, eta langabezia %50ekoa dela -%70ekoa gazteen artean-.
«Egoera orokor honek horrela jarraitzen badu, Estatu berria egonkortzea baino, ezegonkortasuna ekarriko du», ohartarazi du Behlil Beqaj adituak.
Oraindik «Serbia Handiarekin» amesten duten alderdien artean (SRS, DSS eta SPS) gobernatzeko koalizio baten oinarriak adostu dituztela iragarri zuen atzo Vojislav Kostunikaren DSS taldeak. Oinarri nagusia, Kosovo Serbiaren zatia dela.
Sin duda por el bloqueo de Rusia, pero también por la falta de unidad en el seno de la Unión, el plan de Bruselas de asumir la supervisión de la independencia de Kosovo está en punto muerto.
Hace tres meses, en vísperas de la declaración de independencia de Kosovo, la UE dio el visto bueno al despliegue en Kosovo de la más ambiciosa misión civil de su historia. El objetivo era enviar en los siguientes cuatro meses alrededor de 2.000 juristas, policías y personal aduanero para consolidar el «Estado de derecho» en todo el territorio, incluido el bastión mayoritariamente serbio del norte.
Para el 15 de junio, la misión de la ONU debería tener completado el traspaso de gran parte de sus competencias al Gobierno de Pristina, excepto la seguridad, en manos de la OTAN, y justicia y policía, reservadas a la UE.
A día de ayer, sólo habían llegado a Kosovo 220 de los miembros de la misión y fuentes comunitarias confirmaron que el parón podría persistir hasta la fecha prevista para el fin del despliegue.
La ONU no ha legitimado aún esta misión -Rusia ejerce su veto- y el retraso podría llevar aparejados, asimismo, graves problemas logísticos.
Catherine TRIOMPHE