Ipar Uribe eta Arratiako finalak izango dira asteburuan
Astebeteko atsedenaldiaren ostean, berriz ere martxan dira Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak. Hala, gaur, Ipar Uribeko finala izango da eta bihar, berriz, Arratiakoa, Bizkaiko Bertsolari Elkarteak jakinarazi duenez. Lehenengoan 20 lagun arituko dira lehian (hiru kanporaketa saio egin behar izan dituzte finalean kantatuko duten sei lagunak aukeratzeko). Arratiako txapelketan bost bertsolarik bakarrik eman dute izena, eta beraz, guztiek arituko dira lehian. Bi saioetan epaimahai bera izango da.