GARA > Idatzia > Eibar

Carmelo eta Urzelai deialditik kanpo geratu dira

A.U.L. | EIBAR

Javier Mandiolak ezin izango du Carmelo eta Jon Urzelai Elchera eraman, minduta baitaude, beraien lesioak larriak ez badira ere. Entrenatzaileak, berriz, Lluis Codina berreskuratu, eta Biel Medina eta Del Olmo ere jokatzeko prest izango ditu.

Gaur abiatuko dira gorri-urdinak Eibarretik, jarraipena ziurtatuko duten puntuetara heltzeko asmoarekin. Gogotsu eta konfiantzaz, nahiz eta, Manixek onartu zuenez, «azken bolada honetan oso emaitza onak lortu ez». Baina Las Palmasen aurka lortutako berdinketa inflexio- puntua den itxaropena du entrenatzaile armaginak.

Manixek, bestetik, oraindik kontratua berritzeari buruzko erabakirik ez duela hartu adierazi zuen, Eibarren jarraitzeko «gogoak» dituela onartu arren. Baina, ba omen du zalantzarik ere. «Iaz igoera lortu genuen eta aurten jarraitzea lortuko dugulakoan gaude. Hemendik aurrera, irabazteko gutxi eta galtzeko asko izango nuke. Behar dudanean joaten ez jakiteak beldurra ematen dit», aitortu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo