«Jauregi auzia»
Txabarrik Egibarren aurka aukezturiko salaketa ez du onartu EAJren Auzitegiak
EAJren Auzitegi Nazionalak ez du aintzat hartu Joxe Joan Gonzalez de Txabarrik Joseba Egibarren aurka aurkeztutako salaketa. Gipuzkoako ahaldun nagusi ohiak honakoa leporatu zion GBBko presidenteari: Herrialdeko Batzarrean ekimena aurkeztu izana, Gonzalez de Txabarri bera eta Foru Aldundiko beste hiru ordezkari ohi jeltzale -Juan José Mujika, Iñaki Rica eta Olatz Imaz- alderditik botatzeko asmoz, Jon Jauregiri dagozkion datuak komunikabideei hedatzeagatik. Ahaldun nagusi ohiak salaketa joan den ostiralean aurkeztu zuen alderdiko Auzitegian, GBBko buruak «errugabetasun presuntzioaren printzipioa» eta botere banaketa urratu zituelakoan, beraren eta hiru laguntzaileen bertsioa entzun gabe, gainera.