GARA > Idatzia > Kultura

Yrizar Artxiboa eskuratu du Antso Jakituna Fundazioak

Euskal Kulturaren Dokumentazio Zentroak Bergarako eta Azkoitiko Yrizar Artxiboa bereganatu du. Agiririk zaharrena lur eremu baten salmentari dagokio eta 1392. urtekoa da. Tartean, 1746. urtean Liman (Peru) izandako lurrikara deskribatzen duen eskutitz bat ere bada.

p057_f02_148x128.jpg

GARA | GASTEIZ

Caja Vital Kutxaren Antso Jakituna Fundazioak Yrizar Artxiboa bereganatu du, 1332ko paper-sorta biltzen duen doku- mentu-funtsa, hain zuzen ere. Dokumentu horiek guztiek, Azkoitiaren eta Latinoamerikaren historia ikertzea ahalbidetuko duela esan dute fundazioko arduradunek.

Gordailua oso garrantzitsua da bai kopuruari, bai edukiari erreparatuta, izan ere, Bergarako eta Azkoitiko Yrizar Artxiboak, esan bezala, informazio asko biltzen du.

Bergarako 11 maiorazko

Bergarako Yrizar Artxiboak 11 maiorazkoren inguruko agiriak biltzen ditu (Ortiz de Zandategui, Zabala, Echevarria, Moya, Izaguirre, Arostegui, Ortega, Oruesagasti, Zuazua, Ubillos eta Egusquiza).

160 paper-sorta biltzen ditu, horietatik %20 pergamino eran, eta dokumenturik zaharrena 1392an izandako lur eremu baten salmentari dagokio. Fundazioko arduradunek atzo zehaztu dutenez, «agirien tipologia oso aberatsa eta askotarikoa da». «Errege-Zedulak, Errege-Pribilegioak, Caracaseko Errege-Konpainiaren dokumentazioa, kaparetasun auziak, komentuen sorkuntzak, odol garbitzeak, eskutitzak eta familiako kideen jarduera profesionalekin zerik sia duten dokumentuak biltzen ditu», gaineratu dute. Joaquin Yrizar Barnoya arkitektoaren inguruko agiriak eta Pedro de Yrizar Barnoya hizkuntzalariaren bilduma ere jasotzen du eskuratu berri duten bildumak.

Azkoitiko Yrizar Artxiboak sei maiorazkotako 125 paper-sorta biltzen ditu (Zulaica, Loidi, Elorza Echevarria, Leceta, Madinaveitia eta Villarreal) eta agiri zaharrena XVI.mendekoa da.

Familia-agiriak ere biltzen ditu; hala nola, ezkontza paperak, testamentuak, erosketak, salmentak, auzi desberdinak, erroldak eta abar. Era berean, Azkoitiko hiribilduaren historia ezagutzeko oso baliagarriak diren hainbat agiri ere eskuratu dituzte.

Bestalde, Latinoamerikako herrialde batzuen inguruan ikertzeko aukera emango du artxiboak, familia honetako hainbat kidek Kolonbiako eta Peruko kolonia-administrazioetan parte hartu baitzuten. Zehazki, Limako 1746ko lurrikara deskribatzen duen eskutitza jasotzen du Yrizar Artxiboak.

Funts horiek, XIX. mende erdialdean eskuratu zituen Yrizar familiak; Pedro de Yrizar, Bergarako Etxearen jabea, Amalia Palaciosekin, Azkoitiko Etxearen jabearekin, ezkondu zenean eta euren seme bakarra, Ignacio Yrizar Palaciosek, egungo jabeen aitona denak, bi etxeen jabetza eskuratu zuenean, hain justu.

GARRANTZITSUA

Gordailua oso garrantzitsua da bai kopuruari, bai edukiari erreparatuta, izan ere, Bergarako eta Azkoitiko Yrizar Artxiboak, esan bezala, informazio asko biltzen du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo