GARA > Idatzia > Alaves

Berdinketa Los Pajaritos zelaian

Emaitzak biak asetu arren, saria Numanciak bakarrik lortu du

Liderrak igoera lortu zuen berdinketari esker baina Alavesek ekainera arte ez du jakingo eskuratutako puntua nahikoa izan ote den

p043_f04_097x072.jpg

NUMANCIA 0

ALAVES 0

GARA | SORIA

Maquiavelori jarraituz, Alavesek eta Numanciak puntuak banatu zituzten atzo, partida aspergarri batean. Helburua zen bientzako garrantzitsuagoa, bidea baino, eta, ildo horretan, biek ontzat eman zuten berdinketa.

Etxeko taldeak, batez ere, puntu horrekin igoera ziurtatu baitzuen. Ez horrenbeste Alavesek; izan ere, liderraren etxean berdintzea aurretik sinatzeko moduko emaitza den arren, gasteiztarren egoera larria kontuan hartuta, askoz gehiago eskertuko bailukete puntuak hirunaka eskuratzea. Biek nola jokatu zuten ikusita, hala ere, partidari antzerako helburuarekin ekin ziotela eman zuen.

Bere asmo nagusia Bernardoren atea zaintzea bazen ere, Alavesek jarri zituen erritmoa eta ekimena lehen minutuetan. Numancia, berriz, lor zezakeen sariak sortutako urduritasunaz hasi zen, eta asko kosta zitzaion aurrera egitea. Hala, hasieran Aganzo izan zen arriskurik handiena sortu zuen jokalaria.

Aukerarik onenak, hala ere, gorriek gauzatu zituzten. Batez ere, Del Pinok, Querok eta Berangerrek lotu, eta Corominasek zapuztutakoa. Erantzuna, lehen zatia amaitzear zegoela heldu zen. Lehenbizi, Aganzok ondo eutsi zion baloiari Toni Moralen desmarkatzearen zain, baina katalanari ihes egin zion aukera horrek azken unean. Minutu batzuk geroago, Aganzok ederki hartu zion aurrea Berangerri arean sartzeko baina defentsak, azkenean, erreakzionatu zuen, eta aukerari amaiera eman zion.

Bigarren zatia are aspergarriagoa izan zen. Etxekoen aukera bakarra Morenok izan zuen, Bernardok baloi bat buruz urrundu ostean, baina, zorionez, aurrelaria lasaiegi ibili zen. Toni Moral saiatu zen, Samuelen pase on bat errematatuz, baina emandako burukada zutoinaren gainetik irten zen.

Berdinketak, azkenean, saria eman zion Numanciari; Alavesek, berriz, ekainean jakingo du emaitza aski ona izan ote den.

ASPERGARRIA

Helburua izan da bidea baino garrantzitsuagoa arerio bientzat, eta horren ondorioz, partida parekatu, aspergarri eta gol aukera gutxikoa jokatu zuten. Norgehiagoka nolakoa izan zen ikusita, berdinketa zen emaitza posible bakarra.

Los albiazules regresan a los puestos de descenso

El empate frente al líder no fue suficiente para que el Alavés mantuviera la cabeza fuera del descenso, tras las victorias de Xerez y Córdoba, que salen de la zona roja. El Nástic, que también ganó, pone tierra de por medio, mientras Albacete y Granada 74, en auténtica barrena, caen también a posiciones de descenso.

Los albiazules, con todo, están empatados a 43 puntos con el Córdoba; uno más tiene el Xerez y tres más Cádiz, Racing y Nástic, con cuatro jornadas por delante en la que habrá numerosos cruces directos. El problema es que el Alavés recibe el próximo fin de semana a un Sporting también con mucho en juego. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo