ACB Titulurako kanporaketa
Haizeak kontra ere jotzen duenez, Zurbaok erabakiko du
Antolatzaile eta pibot bakarrarekin, Prigioni eta Splitter, Tau Baskoniak behera egin zuen bigarren zatian hamabost puntuko aldeari ihes egiten utzi ostean
PAMESA VALENCIA 100
TAU BASKONIA 95
Jon ORMAZABAL | GASTEIZ
Talde handiek bezala, arerioa txikitzen asmatu ez duenez eta haizearen kontra egiteko gai izan ez denez, Tau Baskoniak sufritzen jarraitu beharko du Pamesa Valenciaren aurka eta asteartean Zurbaon jokatuko duten partidak erabakiko du nork jokatu duen finalerdia Malagako Unicajaren aurka. Kanpoko jaurtiketetako batez bestekoak onak izan ziren bitartean, gasteiztarrek mendean izan zituzten valentziarrak, baina haizea aldatu zenean, Prigioniren ordezko eza eta barruko jokoan McDonald, Singleton eta Teletovicen joko negargarria baliatu zuten etxekoek, Williams eta Douglas gidari zituztela, hirugarren partida behartzeko.
Lehen partidan gertatu bezala, kanpoko jokalarien jaurtiketak saskian sartzen ziren heinean, Baskoniak nahiko erraz menderatu zuen Pamesa lehen minututetan. Mickeal eta Rakocevic izan ziren partida hasieran gehien asmatu zutenak eta bigarren laurdenaren hasieran Prigioni eta Vidalek hartu zieten lekukoa. Sei hiruko sartuta, hamabost puntukoa zen gasteiztarrek hamalaugarren minuturako zuten aldea, baina handiek izan ohi duten «hiltzaile sena» falta izan zitzaien Spahijarenei.
Prigioniri beharrezkoa zuen atsedena emateko baliatu zuen kroaziarrak abantaila hori, eta antolatzailerik gabe, burua galdu zuten baskonistek. 14-0 partzialaz gain, Rakocevic partidatik atera zuten naranjek, baloia igotzerakoan presioa eginez, eta pertsonalak izan ziren Mickealen gaitz nagusia. Antolatzailea berriro kantxan sartzeak haizea eman zion berriz Baskoniari, jokoan, eta batez ere, epaileei Oliverren hiruko bat denboraz kanpo izan zela ikusarazi zienean. Katsikarisi adierazitako teknika lagun, zortzi puntuko aldearekin joan ziren atsedenaldira.
Errotik aldatu zen dena bigarren zatian. Douglas eta Williamsek argi ikusi zuten garaipenerako bidea Prigioni itotzea zela. Run&gun delakoaz, hots, lasterka egin eta jaurtiz, amerikarrek Tauren defentsa lehertu zuten, eta batez besteko onak ordurako etxekoenak beraienak zirenez, erraz egin zuten gora. Splitter saiatu zen eusten, baina azkenean, zurrunbilo naranjak aurretik eraman zuen Baskonia.
Bigarren zatian Katsikarisek argi ikusi zuen partidaren giltza Prigioni itotzea zela, eta Williams-Douglas bikoteak bikain egin zuen lan hori. Joko bizkor eta hiruko saskiratzeei esker, amerikarrek Baskoniaren defentsa suntsitu, eta hirugarren laurdenean 33 puntu lortu zituzten.
Kanpotik erabaki zuen partida, hein handi batean, Pamesa Valenciak, baina ezin da ahaztu, Splitter kenduta (31), Baskoniako pibotek egindako partida negargarria. Teletovic (1), Singleton (-3) eta McDonalden (-3) artean -5eko balorazioa lortu zuten.
Fiel a su discurso optimista y sin querer cargar las tintas sobre ninguno de sus jugadores, Neven Spahija tuvo un discurso de seguridad en las opciones del Baskonia de sacar adelante la eliminatoria en casa. Tras felicitar a Pamsea por su buen partido, el croata señaló que, «cuando Pablo está fuera no es fácil jugar para nosotros. Tenemos el último partido en Vitoria, con nuestra afición y, con una defensa mejor y un ataque consistente, podemos ganar. Pienso que el Tau tienen calidad y forma para ganar este partido». Preguntado por la labor individual de algunos de sus jugadores, Spahija se quejó de que McDonald hiciera tres faltas en cinco minutos y apuntó que Teletovic y Rakocevic pueden aportar más, pero no quiso ser duro con nadie. «No puedo criticara mi equipo siempre. En 30 minutos, sobre todo en el primer tiempo, el Tau jugó muy buen baloncesto. No puedo decir todo, alguna cosa es para el vestuario y el club. No tengo vergüenza del juego de mi equipo», apuntó.