GARA > Idatzia > Non Zer

Olio dastatze ikastaroa antolatu du Loramendi elkarteak

Maiatzaren 28an eta 29an egingo da, 19.00etatik 21.00etara Kulturaten. Gehienez 20 lagunek parte har dezakete. Ikastaro honen helburua olio mota desberdinak eta ekoizpen prozesuak bereizten ikastea izango da. Olio mota desberdinak bertan izango dira eta dastaketa eginez jasoko dira azalpenak. Ekoizpen prozesuen azalpena ikus-entzunezkoen bidez egingo da. Blas Melgarejo eta Andres Martos olio egileak eta Sierra Maginako (Jaen) kontseilu erregulatzaileko kideek emango dute ikastaroa. Prezioa 10eurokoa da eta izena emateko 943 252 000 telefonora deitu behar da. Ikastaroa gaztelaniaz izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo