GARA > Idatzia > Gutunak

Xabier Silveira Etxeberria Bertsolaria

Ez nauzue isilduko!

«Me cago en la virgen» izenburua zuen GARAko zutabea dela medio, 3.600 euroko isuna eskatzen omen du Gipuzkoako Fiskaltzak Xabier Silveirarentzat, hau da, niretzat, EFE berri agentziak zabaldutako teletipo batek dioenez. Harrigarria egin ez bazait ere, nazka eragin dit nire egoera juridikoaren berri «Berria» egunkariko kazetari baten ahotik izan beharrak, Jainkoa bailitzan epaitzen gaituen giza-tresneria horrek guztiak erakusten duen gauzak egiteko axolagabekeria eta ardura ezagatik. Ez nire abokatuak, ez nik, ez dugu honen inguruko inolako berririk. Hasieratik ibilbide arraro xamarra egin du salaketak, ez baitu inork nire aurkako salaketarik jarri. Norbanako batek Galiziako hiri bateko fiskaltzara igorritako e-mail batean oinarritzen da Galiziatik Bizkaira bidali eta orain Gipuzkoako fiskaltzak bere gain hartu duen kontu hau. Zer ez dakit, baina badago zerbait kiratsa dariona.

Eta bukatzeko, «El País» egunkari espainolak izenburuari hizki bat aldatu dio bere albistean, «Me cago en la virgen» idatzi beharrean «Me cago en la Virgen» idatziz. Ez da gauza bera «virgen» eta «Virgen», eta epailearen aurrean gutxiago! Ez dakit maltzurki jokatu duten; ez bada hala, zuzen dezatela exijitzen diet, bestela ez da hau izango epaile baten aurrera joaten naizen azken aldia. Besterik gabe, eta faxismoa edozein aurpegirekin azaltzen dela ere, ez nauela isilaraziko argi eta garbi adierazi eta idatzitakoa berresten dut.«Jo puntua» atalean duzue irakurgai.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo