GARA > Idatzia > Gutunak

Edu Ilintxeta Irrintzi Euskaltegiko ikasleak

Eskerrik asko!

Hurrengo larunbatean, hilak 24, Iruñean, Donibaneko 8. karpa ospatuko dugu. Trinitariosen izanen da. Duela 8 urte hasi ginen eta aurten eskerrak eman nahi dizkiegu lagun guztiei parte hartzeagatik.

Aurten euskaltegi berria ireki dugu eta zabalik dago jende guztiarentzat: ardo dastaketa, dantzari txikiak, umeentzako jolasak, futbito partida, bazkaria eta, azkenik, kontzertuak.

Festa honen bitartez, euskararen egoera ere, batez ere Iruñean eta Nafarroan, salatu nahi dugu eta bultzada bat eman euskarari.

Euskaldun guztiak animatu nahi ditugu festa honetan parte hartzera. Kristoren giroa egongo da, eta egun on bat pasa eta euskaraz bizi nahi baduzu, ezin duzu aukera galdu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo