GARA > Idatzia > Non Zer

Gainera...

ospakizunak

arrasate> Ride to Rock festa. Larunbata, 24. 15.00etan, Taupan elkarretaratzea motorrarekin buelta bat emateko Arrasateko inguruetan. Itzultzean, 18.30ean, kontzertua Taupako terrazan: Cool Circus + Bacon Maiden.

astigarraga> gazte olinpiadak. Larunbata, 24. 11.00etan, herri arteko herri-kirol jokoak Apeztegi plazan. 13.00etan, triki poteoa Apeztegi plazatik hasita. 14.30ean, herri bazkaria Joseba Barandiaran plazan. Ondoren kantuak. 18.00etan, The Txortains-ekin poteoa Joseba Barandiaran plazatik hasita. 21.00etan, kontzertuak, foru plazan: Bisai + Sagarroi + Etsaiak + Trikizio.

DONOSTIA> «Lingua Vascorum, Lingua Egiarum» lelopean Egia Euskaraz Eguna. larunbata, 24. 11.00etan diana dultzaineroekin Egiako kaleetan barrena. 12.00etan Haur/Gazte tailerrak eta herri azoka, Egiako talde, elkarte zein norbanakoek beren gauzak ekarriko dituzte erakusteko. Jendeari beren gauzak ekar ditzaten dei egiten diogu. 13.00etan, Euskararen aldeko kalejira eta ekitaldia. 14.30etan, herri bazkaria. 17.00etan herri kirolak. 19.00etan, bertso saioa.

Eibar> xliii. euskal jaia. tantanez tantan eibarren euskaraz blai!. Larunbata, 24. 12.00etan, giza katea Urkizutik Untzagara. 13.00etan, ekitaldia Untzaga plazan.

hernani> 22. txalaparta festa. Larunbata, 24. 18.00etatik aurrera, sagardo banaketa eta txalaparta erromeria, hau da, txalaparta saio libreak. 21.00etan, herri afaria eta ondoren Hernaniko Bertso Eskolako bertsolariak arituko dira. Segidan Zuaznabar eta Goikoetxea familietako txalapartarien saioak izango dira. Ondoren Euskal Herriko eskualde guztietako txalaparta taldeak eta Tarragonako Txala taldekoak arituko dira.

Mallabia> kultur hamabostaldia. Larunbata, 24. 17.00etan, Herri krosa nagusientzat eta haurrentzat. 22.00etan, idi probak.

SANTURTZI> kultur eguna mamarigan. Larunbata, 24. 14.30. zikiro jana. 19.00etan, erromeria. 21.00etan, kontzertua: La Gossa Sorda.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo