GARA > Idatzia > Non Zer

«El Estado Navarro: algo más que historia» gaia jorratuko du Iñaki Fernándezek

Nafarroako Estatua berreskuratzearen aldeko ahotsak biziki ugaritu dira azken 15 urteotan. Euskaldun askok, Nafarroako Estatuaren berrantolakuntzan eta defentsan, nazio askatasunari bide berriak zabaltzeko formulazioaren gakoa ikusi du. Hitzaldia, berpizte horren zergatia eta bilakaera ideologiko eta politikoaren laburpena egiteko saioa da. Aztergai izango dira, besteak beste, joera honen aurrekariak, plazaratutako ekarpen teorikoak, antolakuntza, eta bukatzeko, ildo honek mugimendu politiko baten ezaugarriak betetzen dituen ala ez argitzen ahaleginduko dira. Gaia Iñaki Fernández, Orreaga Iritzi taldeko kideak aztertuko du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo