GARA > Idatzia > Musika

Txalaparta festa

Iragana etorkizunera hurbilduz, txalaparta eta elektronika Hernanin

Urtero legez, Ttakun Ttan Ttakun elkarteak Txalaparta Eguna antolatu du Hernanin asteburu honetarako, hogeita bigarrena. Ekimen honen harira, Kardaberaz kaleko Atxur tabernan txalapartaren erritmoa doinu elektronikoekin uztartu nahi dute bihar, berrikuntza modura. Txalaparta Party Aparta gauzatzeko, Aritz Sound System-en musika aukeraketaren gainean txalapartari gonbidatuak arituko dira, gauerditik aurrera. Dantzarako musika beltza eta txalaparta, zein goxoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo