Entrenatzailea
Zigandak jarraitu nahi du, baina ez dago erabakirik
Asko sufritu duen arren, Jose Angel Zigandak Osasuna entrenatzen jarraitu nahi luke. Nafarrak, hala ere, argi utzi zuen zuzendaritzak aste honetan hartuko duen erabakia errespetatuko duela.
GARA | IRUÑEA
Patxi Izkok hartuko du, zuzendaritzarekin batera, erabakia. Aurretik ere argi zegoen, baina are gehiago José Angel Zigandak atzo emandako prentsaurrekoaren ondoren. Entrenatzaileak Osasunan jarraitu nahi du eta azken hitza, beraz, presidenteari dagokio.
Eta atzo batzarrarekin bildu ondoren, erabaki hori bihar bertan jakinaraz lezake Izkok. Gauza asko aztertu beharko ditu aurretik: Zigandak egindako lana, arduradun desberdinen iritzia, zaleena... Eta badirudi ez dela erraza izango, iritziak desberdinak baitira. Alde batetik, zaleen kopuru handi batek aldaketa nahiago luke; klubean, bestetik, Zigandak egindako lana goraipatzen dute askok. Juanjo Lorenzok, besteak beste, entrenatzaileak Osasunaren helburua, hots, taldea lehen mailan mantentzea, lortu duela azpimarratu zuen. Taldeari dagokionez, Zigandak beteranoen babesa dauka eta horrek bere alde joka dezake ere.
Erabakia bata ala bestea izanda, Zigandak errespetatuko du, bere ilusioa Osasunan jarraitzea bada ere. «Nik Osasuna entrenatzen jarraitu nahi nuke, dudarik ez -adierazi zuen atzo-. Zuzendaritzak hemen jarri ninduenean poz-pozik onartu nuen eta orain gauza bera gertatuko litzateke. Eta nik ez jarraitzea erabakitzen badute, gauza bera: bostekoa eman, eskerrak eman eta pozik alde egingo nuke, ez litzateke inolako arazorik egongo». Izan ere, entrenatzaileak iaz «bi urtetarako kontratua berritzeko aukera» izan zuela gogorarazi zuen. «Nik presidenteari urte bateko kontratua egiteko esan nion, eta denboraldia amaitutakoan hitz egingo genuela. Horrela egin genuen eta, beraz, azkenean joaten banaiz, ez da arazorik egongo», errepikatu zuen.
Zigandaren ustez, gainera, erabakiak hartzeko orduan Izko pertsona «zentzuduna» dela uste du; hari errespetua izateko beste arrazoi bat, beraz.
Entrenatzaileak, hala ere, erabaki hori lehenbailehen heltzea espero du, ez beragatik, klubagatik baizik. «Ona izango litzateke, zalantza eta polemikarik sor ez dadin, baina oraindik argi ez badago, zain egon behar». Alde horretatik, honakoa gehitu zuen: «Zuzendaritza honek badu gauza on bat, gauzak ondo eta aurretik ondo pentsatuta egiten dituela. Horrexegatik, erabakitzen dutena egokia izango da», nabarmendu zuen. Eta egokiena berak jarraitzea dela uste badute, ondo baino hobeto, azken hilabeteotan «asko sufritu» baitu.
Inork ez daki oraindik, hala ere, zein izango den erabakia. Ez eta zeintzuk diren kontuan hartuko diren faktore nagusiak. Zaleen iritzia aintzat hartuz gero, bere jarraipena zalantzan egongo litzateke, Zigandak bere aurkako jarrerarik sentitu ez duela esan arren. «Egia esan, ez dakit zaleek zer nahi duten, urruntzeko ahalmena daukat, senideen eta lagunen bitartez jendeak esandakoen berri badudan arren. Garrantzitsuena lasai egotea da eta egiten dituzun gauzetan konfiantza izatea; karisma handiagoa edo txikiagoa izatea ez zait gehiegi axola», gehitu zuen.
Taldearen etorkizuna
Taldean jarraituko duen ez dakien arren, Ziganda Osasunaren etorkizunaz ere mintzatu zen. Eta baikor agertu zen. «Futbolean zailena taldea egitea da. Pozik nengoen kapitainek jarraitzen zutelako, baina jokalari berri asko heldu ziren eta ez da erraza denekin asmatzea. Orain ez gara zerotik hasiko, blokea badaukagu, nahiz eta hainbat gauza hobetu behar ditugun».
Horren harira, nafarrak aurten erasoaldietan izandako arazoak onartu zituen. «Asko kostatu zaigu», aitortu zuen. Defentsan, berriz, «gogor» ibili da taldea, eta hori nabarmendu zuen Zigandak, «gazteen etorrerarekin» batera, eta taldeak ez duela «amorerik eman, ezta une gogorrenetan ere».
José Angel Ziganda no es el único que espera la decisión de la Junta Directiva. César Krutxaga se encuentra en una situación similar, ya que será el entrenador el que decida sobre su continuidad.
Mientras Patxi Puñal acordó el pasado año la posibilidad de que su contrato quedase renovado automáticamente una vez jugado un número determinado de partidos -como ha sucedido-, el defensa sólo firmó por una temporada, con lo que su contrato expira el próximo 30 de junio.
No es el único que se encuentra en esta situación. Si no se realiza ningún movimiento desde el club, Juantxo Elia, José Izquierdo, Igotz Garde, Hugo Viana, Martín Astudllo y Carlos Vela dejarán de pertenecer a la disciplina osasunista el próximo mes. Los tres primeros porque concluye su contrato, y los otros tres, cedidos, porque regresarán a sus clubes de origen, Villarreal, Alavés y Arsenal, respectivamente.
La baja que sí está asegurada es la de Javi García, después de que el Real Madrid decidiera recientemente ejecutar la opción de recompra del jugador, por 1'5 millones de euros.
GARA