Emakumezkoen euskal selekzioa Katalunian
Erronka polita euskal selekzioarentzat, Lleidako Lau Nazioen Torneoan
Reyes Carrerek gidatuko du Galizia, Katalunia eta Brasilgo selekzioekin neurtuko den taldea. Itxakoko jokalariek ezin izango dute bertan egon.
Asier AIESTARAN | DONOSTIA
Eskubaloiko emakumezkoen euskal selekzioak Lau Nazioen Torneoa jokatuko du asteburu honetan Lleidan. Txapelketak bi finalerdi eta finala izango ditu eta euskal selekzioarekin batera, Katalunia, Galizia eta Brasilgoek ere parte hartuko dute. Kontuan izan behar da, Brasilgo selekzioa Olinpiar Jokoetan arituko dela uda honetan eta, bizpahiru jokalari kenduta, beste izar guztiak torneoan parte hartuko dutela. Kirol-maila, beraz, ziurtatuta dago.
Reyes Carrere Akaba Bera Bera taldeko entrenatzaileak gidatuko du euskal ordezkaritza eta atzoko aurkezpenean azaldu zuenez, maila handiko taldea izango du bere aginduetara asteburuan. «Euskal Herrian emakumezkoen eskubaloiak sekulako maila dauka. Ikusi besterik ez dago aurten bai Akabak, bai Itxakok zer denboraldi egin duten. Alde txar bakarra zera da, maila on horregatik, Itxako EHFko finala jokatzen ari dela eta zenbait jokalari garrantzitsuk ezin izango dutela selekzioarekin jokatu», adierazi zuen entrenatzaile gipuzkoarrak.
Selekzioa asteartean bildu zen eta egunotan entrenamendu saioak egiten ibili da goiz eta arratsalde Bidebietako kiroldegian. Bihar goizean egingo dute azken saioa eta bazkalondoan Lleidarako bidaia egingo dute. Finalerdiak larunbat arratsaldean jokatuko dira. Euskaldunek Galiziaren aurka jokatuko dute 17.30ean hasita eta aurrez, 13.00etan, Brasilek eta Kataluniak neurtuko dituzte indarrak. Igande goizean, 11.30ean, hirugarren eta laugarren posturako lehia jokatuko dute eta finala 13.00etan hasiko da.
Horrelakoetan ohikoa izaten den moduan, kirol lehiarekin batera nazioarteko harremanak hobetzen saiatuko da euskal ordezkaritza eta, zentzu horretan, talde guztietako ordezkariek batera afalduko dute larunbatean eta bazkalduko dute igandean. Itzulera, igande arratsaldean.
Como es lógico, en Lizarra ya ha comenzado la cuenta atrás de cara al partido de vuelta de la final de la Copa EHF que se disputa este sábado a las 19.30. Como han hecho saber desde el club, la venta de entradas va por el buen camino y se espera una gran entrada en Lizarrerria. Además, las exclusivas camisetas con diseño de la famosa marca Kukuxumuxu que el club ha preparado estarán desde mañana disponibles para todos aquellos socios que hayan comprado su entrada. Jugadoras como Eli Pinedo, Andrea Barnó, Naiara Egozkue o Nely Carla, que no podrán jugar este fin de semana con la selección vasca, esperan compensar esa ausencia.