GARA > Idatzia > Mundua

Irlandako bake prozesua

Brian Keenan, Irlandan eta Euskal Herrian eredu ezker abertzalearentzat

Brian Keenan IRAko militante historikoaren heriotza dela-eta, ezker abertzaleak doluminik bizienak helarazi nahi izan dizkio bai haren familiari, bai irlandar errepublikar mugimenduko lagunei. Bere bizitzako azken 40 urteak -horietatik 16 kartzelan- bere herriko nazio eskubideen eta eskubide sozialen aldeko borrokan eman zituela nabarmentzeaz gain, «Brian bezalako borrokalarien ekarpenik gabe» gaur egun Irlandan den aro politikoa ezinezkoa litzatekeela gogora ekarri du. «Euskal Herrian ere, Brianen memoria eta eredua iparrorratz izango ditugu», agindu du azkenik ezker abertzaleak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo