GARA > Idatzia > Mundua

Etiketa «berdea» ipini eta gero, AEBk energia nuklearra berreskuratu dute

Estatu Batuak buru-belarri ekin diote duela 30 urte albo batera utzi zuten energia nuklearra berreskuratzeari. Horretarako, George Bushek mila milioi dolar jarri ditu mahai gainean erreaktore berriak eraikiko dituzten enpresei laguntzeko. Europan ere, Silvio Berlusconiren Gobernuak energia nuklearra berreskuratu nahi du. Bi herrialdeetan nuklearra «energia garbia, segurua eta ekonomikoa dela» nabarmendu dute.

p026_f01_199X116.jpg

GARA |

Garai batean ingurumenaren defendatzaileek egin zuten presioaren eraginez albo batera utzitako energia nuklearra berreskuratu egin dute AEBetan. Horren lekuko, azken 30 urteotan, lehen aldiz, zentral nuklear berri bat eraikiko dutela EDF enpresa frantsesaren eskutik.

Apirilean, Westinghouse Electric enpresak, Toshiba talde japoniarraren mendekoak, Augustatik (Georgia) gertu 1.100 megawatteko zentral nuklear berri bat eraikitzeko mandatua jaso zuela iragarri zuen.

Zentral hau azken 30 urteotan Estatu Batuetan eraikiko den lehena izango da. Munduan jazo diren istripu larrienetako bat pairatu zuten bertan, 1979an, Pennsylvaniako Three Mile Island-en.

«Une hauetan, nuklearra energia iturburu garbi, seguru eta ekonomikotzat jotzen da», adierazi zuen Westinghouse-ko zuzendari Steve Tritch-ek.

«Biziki zoragarria da azken 30 urteotan lehen aldiz energia nuklearraren berpizkunde berri baten hasieran izatea Estatu Batuetan», esan zuen Mike Wallace-k, Unistar LCC enpresako zuzendariak. EDF eta Constellation Energy-k Baltimore-n (Maryland) osatu duten enpresa berria da Unistar LCC.

EDFko teknikari multzo bat AEBetara joan da 2015. urtean EPR zentral bat (frantziarrek sortu duten hirugarren belaunaldiko zentral nuklearra) eraikitzeko.

Bestalde, 19 enpresa elektriko lehian ari dira Washingtongo Gobernua 2007tik aurrera banatzen ari den dirulaguntza itzelak lortzeko. Ziurrenik, beste batzuek ere helburu horri ekingo diote aurki.

George Bushek 2005ean sinatu zuen lege baten ostean -Energy Policy Act delakoa-, erreaktore nuklearrak eraikitzeko 18.500 milioi dolar (11.740 milioi euro) arteko dirulaguntzak lor daitezke. Horrez gain, 4.000 milioi dolarreko (2.500 milioi euro) laguntza fiskalak eskuratzeko aukera dute halako enpresek.

Nahiz eta une hauetan, 104 zentral nuklear dauden Estatu Batuetan, kontsumitzen duten elektrizitatearen soilik %20 da jatorri nuklearrekoa.

Italiak ere, atomoekin bat

Silvio Berlusconik zuzentzen duen Italiako Gobernuak ere energia nuklearra berreskuratzeko asmoa iragarri du. Bertan, duela 20 urte, erreferendum bat egin zuten eta energia atomikoa albo batera uztea erabaki zuten. Eskuineko Gobernu horrek «menpekotasun energetikoa murriztea» du helburutzat erabaki horrekin. «Legealdi honetan bertan, Italian, belaunaldi berriko zentral nuklear multzo bat eraikitzeko lehen harria jarriko dugu», adierazi zuen Garapenerako ministro berriak, Claudio Scajolak, Confindustria enpresaburuen elkartearen biltzarrean. Txernobilgo hondamendiaren ostean alboratu zuen Italiak energia nuklearra.

argibiderik ez

Estatu espainoleko Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak (CSN) Kataluniako Ascó zentralean 2007ko azaroan izan zen isurketaren gainean oraindik ez duela argibiderik eman salatu du Greenpeace taldeak.

Chernobil sigue necesitando fondos para la seguridad

El donativo de 135 millones de euros del Banco Europeo para el Desarrollo y la Reconstrucción (BERD) para construir un nuevo sarcófago en Chernobil ha permitido esta semana realizar una visita al lugar de la catástrofe, donde cientos de obreros trabajan a la sombra del reactor 4, el que sufrió el accidente en abril de 1986.

El plan prevé construir una unidad para almacenar residuos nucleares de los reactores 1, 2 y 3, el último de los cuales se mantuvo activo hasta 2000. Asimismo, se levantará un arco de acero sobre el reactor 4 para proceder a desmantelarlo, pese a que en su interior aún existen decenas de kilos de residuos nucleares.

El primer proyecto fue confiado a la compañía estadounidense Holtec y el segundo al consorcio francés Vinci-Bouygues. Jean Lemierre, presidente del BERD, que se ha reunido esta semana en Kiev, señaló que «los trabajos marchan en la buena dirección».

Unas 300 personas viven en el área contaminada pese a las prohibiciones de las autoridades ucranianas. Se trata, sobre todo, de ancianos que habitaban esta zona antes del accidente.

Alexander Novikov, vicedirector de seguridad del complejo, constata que en la zona se han detectado niveles de radiación de 300 microroentgen por hora, de diez a veinte veces más que los niveles normales. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo