«Lingua Vascorum, Lingua Egiarum» lelopean Egia Euskaraz Eguna ospatuko da
Euskararen inguruko egun honen helburua, «auzoan euskararen presentzia bermatzea eta bere erabilera sustatzea da», esan zuten arduradunek prentsaurrekoan. Egitaraua 11.00etan hasiko da dianarekin. 12.00etan, haur eta gazteentzako tailerrak zabalduko dira. 13.00etan, euskararen aldeko kalejira alaia egingo da. Ondoren, bazkaria izango da eta kantu saioa ere bai. 17.00etan, herri kirolak eta azkenik, 19.00etan, bertso saioaz gozatzeko aukera izango da Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi, Unai Gaztelumendi eta Aitor Sarriegirekin.