GARA > Idatzia > Non Zer

Mamariga auzoko kultur etxekoek «Kultura Eguna» antolatu dute gaurko

Egitaraua 14.30ean hasiko da eskoletan zikiro-janarekin. 19.00etan, erromeria Olgetan talde arabarrarekin. 21.00etan, Valentziako «La Gossa Sorda» taldeak «Saó» disko berriaren aurkezpena egingo du. Euskal Herrian egiten duten lehenengo aurkezpena da. Gainera, zintzurra busti nahi dutenentzat txosna jarriko da, Julen Zulaika eta Iñigo Izagirre bertsolari gipuzkoarrek bertso aurkezpena egingo dute, Power Point-a ere jarriko dute bazkalorduan Kulturrek aurten egindako ikastaroen emaitzak ikusteko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo