GARA > Idatzia > Bruesa

Lasok, ezusterik nahi ez, eta Rosalía hantxe errematatzea darabil gogoan

GARA | DONOSTIA

LEB Ligako kanporaketetan bigarren partidak jokatuko dira. Bruesa GBCek hitzordua Galizian dauka, Beirasar Rosalía-ren etxean, 19.30etik aurrera, eta irabaziz gero, Cáceresgo lauko finalerako txartela lortuko luke. Bestela, hilaren 27an Illunben jokatuko lukete berriz, berdinketa hausteko partida, 20.30ean.

Ustezko eta ezustekoei tarterik ez die utzi nahi gipuzkoarren entrenatzaileak, eta Rosalíarekikoak, hantxe, haien etxean bukatzeko asmoa dute.

«Zaila izango dela badakigu, liga osoan galiziarrek beren kantxan gogor jokatu dute. Badakigu zer topatuko dugun. Hala ere, ez gara balizko hirugarren partidari begira hasiko. Kanporaketa laburra da, eta ez gaude ezer azkenerako uzteko moduan».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo