MUSIKA
Joseba Irazoki & Belardian taldeak joko du Kafe Antzokian
Proiektu berri batean murgildu berri da Joseba Irazoki musikari beratarra. Aurreko txandetan ez bezala, talde-lanaren emaitza izan da azken diskoa, Joseba Irazoki & Belardian, eta Belardia osatzen duten Mikel Errazkin (soinu teknikaria), Mikel Artieda (baxua) eta Fernan Leiza (bateria) izan ditu nafarrak bidelagun. Hamabi abesti bildu ditu Irazokik disko berrian, eta bere hitzei Bitoriano Gandiaga, Mikel Taberna, Fermin Balentzia, Erich Fried eta Iñigo Barandiaranen poemak eta kantak ere gehitu dizkie. Irazokik jakinarazi zuenez, gerra, bakea, maitasuna eta beste hamaika giza harreman landu dituzte Joseba Irazoki & Belardian taldearen kantuek. Talde honekin batera Petti ere igoko da taulara.