GARA > Idatzia > Euskal Herria

Etxebizitzaren arazoa

«Kostako Etxebizitza Topaketak» egin dituzte hainbat gaztek Zarautzen

«Kostako Etxebizitza Topaketak» egin zituzten atzo Zarautzen, Putzuzulo gaztetxean. Orio, Zarautz, Zumaia eta Debako gazteak elkartu ziren, uda hurbil baita, eta «bigarren etxebizitzaren» erabilera sasoi horretan hazten baita. Gazteak kexu dira urte osoan hainbeste etxebizitza hutsik izanda, horietako bat lortzeko dituzten zailtasunengatik: «Zu hilabeterako zatoz. Gu hemen bizi gara, eta ez daukagu etxebizitzarako eskubidea bermatua». Beste arazoetako bat, etxebizitza horien alokairua da. Izan ere, urtean zehar 700 euro inguru kostatzen dena, udan 2.000 euro ordaindu behar izaten da. Udan halako etxe batean jarraitu nahi izanez gero ordaindu egin behar izaten da, beste askok, udan kanporatu egiten baitituzte urtean zehar etxean errentaren truke izandakoak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo