GARA > Idatzia > Bruesa

LEB Ligako Igoera fasea

ACBrako giltza Cácereseko aztarnen artean bilatuko du Bruesa GBCek

Alicante Costa Blancak eta Tenerife Ruralek jokatuko dute lehenengo finalerdia. Donostiarrek, aldiz, Lugoko Leche Río Breogán izango dute aurkari. Ligan porrot latza nozitu zuten gipuzkoarrek Galizian, baina gaurkoa «luzea eta parekatua» izango dela uste du Lasok.

p043_f01_333x333.jpg

Arnaitz GORRITI | DONOSTIA

Iritsi da Bruesa GBCren ordua. Aurtengo helburua, ACB Ligara igotzea, alegia, betetzeko ordua. Europako ligarik onenerako giltza Cácereseko aztarnen artean gordeta omen dago. Bi partida, bi garaipen, eta kito. Edo akabo; akabo, ez baitago huts egiterik. Hanka sartzen duenak etxerako bidea hartuko du eta urteko helburuek zakarrontzian amaituko dute.

Cácereseko «Multiusos» pabiloian ACB Ligara igotzeko azkenengo txartela dago jokoan. Makina bat ahalegin egin eta gero, Zaragozako CAIk fase erregularra irabazita aurreneko txartela lortu ostean, talde donostiarraz gain, Tenerife Rural, Alicante Costa Blanca eta Lugoko Leche Río Breogán bilduko dira. Bakarrak eramango du bilatzen duen saria eta, beraz, borroka latza izango da finaerdietan, bai eta finalean ere, inork ere ez baitu atzean geratzerik nahi.

Aurreneko aurkaria Breogán izango dute Lasoren gizonek, gaur arratsaldeko 18.15ean, ACBra igotzeko jokatuko den bigarren finalerdian.

«Denboraldiaren gailurrean gaude», adierazi zuen ostegun goizean emandako prentsaurrekoan Pablo Laso talde donostiarraren entrenatzaileak. «Gure helburua lauko final honetan ahalik eta hobekien lehiatzea da, baina horrek ez du esan nahi dagoeneko igandeko ¯biharko¯ finalari begira ari garenik; izan ere, uneotan kontuan dugun aurkari bakarra Leche Río Breogán da. Kito. Tenerife eta Alicante ere hor daude, baina oraingoz ez gaude horiengan pentsatzen».

«Taldea egoera onean dago. Rod Brownek sukarra izan du asteon eta, hala, zenbait entrenamendu galdu ditu, baina gainerakoan taldea sasoian dago. Baina, besteren gainetik, jokalariak, teknikariak bezala, gogotsu gaude. Urte osoan gogor lan egin dugu honaino iritsi eta lehiatzeko», aitortu zuen entrenatzaile gasteiztarrak.

Partida gogorrak

Talde donostiarra ostegunean atera zen Cácereserantz eta Valladoliden gaua eman ondoren, atzo eguerdian ikusi zuten lauko finaleko kantxa. Denbora apur batekin eta beharrezko atsedena hartuta iritsiko dira Lasoren gizonak finalerdietara.

Hala beharko, entrenatzailearen beraren iritziz, «LEB ligako talderik fisikoenen arteko partida» jokatuko baitute Bruesak eta Breogánek. «Galiziarrek errotazio oso luzea dute, eta jende oso fisikoa. Horrez gain, sasoi onean iritsi dira eta kontuz ibili beharko dugu, nahiz eta diotenez, gu garen faborito».

Lasok Lugoko taldearen indarra nabarmendu nahi izan zuen besteren gainetik. «ACB Ligako jokalari ohi Morentín, Ordín edo Davis dauzkate, baina baita LEB ligan esperientzia duten Morley, Fornas, Kicker... ere. Kontuan izan behar dugu Kopa ere beraiek eskuratu zutela eta azken unera arte borrokatzeko prest daudela beti. Eskarmentua eta kalitatea dutenez, gauzak oso parean egongo dira».

Bestetik, donostiarrek denboraldi honetako «porrotik mingarriena» Lugon nozitu zutela oroitu gura izan zuen gipuzkoarren entrenatzaileak. Hala ere, itxaropenik galdu gabe, «neurketa oso luzea» izango dela ere aipatu zuen.

«Lugoko porrota izan zen aurtengo mingarriena, izan ere, aurreneko laurdenaz geroztik ez zen lehiarik izan. Beraiek guztietan asmatu zuten eta guk, aldiz, ezertan ere ez. Hori kontuan dugu Cáceresekoari begira, baina badakigu oso neurketa ezberdina izango dela; oso luzea. Unerik txarrenetan amore eman gabe ekin beharko diogu, azkenera arte ez baita erabakiko», amaitu zuen.

Neurketa «fisikoa»

Bruesa GBC eta Leche Río Breogán dira Cácereseko lauko finalera iritsi diren talderik fisikoenak. Errotazio luzea, jokalari indartsuak... beraz, ziur asko bien arteko finalerdia estua eta luzea izango da azkenera arte erabakiko ez dena.

La plantilla donostiarra, dispuesta «a dar y a recibir»

Las fases finales de los torneos -play offs, finales a cuatro...- se caracterizan, entre otras cosas, por su tensión y los contactos. Así las cosas, la plantilla de Bruesa GBC está más que mentalizada para «dar» y «recibir» en la semifinal ante Leche Río Breogán.

Generalmente, son los interiores quienes más sufren estas «caricias», aunque no sean los únicos. David Doblas se veía «contento» en la previa, de llegar a esta última fase. «Estos partidos son los que gustan, sobre todo si eres mínimamente protagonista. Ya estábamos hartos de tanto partido de liga regular. Los partidos suelen ser de más contacto y habrá que saber dar con inteligencia, para no cargarse de faltas rápidamente. Será un partido precioso, quizá algo bronco al inicio y tal vez de marcador bajo. La cuestión es que es el momento de crecerse y no venirse abajo. Eso es lo que buscamos».

Andy Panko también tenía un rictus muy animado ante los medios. «¡Al fin estamos aquí! Estamos ante una gran oportunidad de volver a la ACB y vamos a poner todo de nuestra parte para lograrlo. Estamos listos para jugar», comentaba.

Salva Arco se mostraba «muy ilusionado de empiece ya la semifinal. Esperamos impacientes el duelo ante Breogán. Según el escolta catalán « el Breogán es el peor equipo que nos podría haber tocado, en el que hay que destacar su bloque, donde todos defienden y todos pueden anotar la canasta decisiva. Deberemos ser duros desde el primer momento y trabajar muy bien atrás», remachaba. A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo