GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Euskal Herriko hiru segalari Alemaniako lehiaketan arituko dira

J.L. | DONOSTIA

Euskal Herriko hiru segalari Alemanian izango dira bihar 13.00etatik aintzina jokatu den lehiaketan parte hartzeko. Nazioarteko eran izango da, Euskal Herritik kanpo egiten den moduan, eta bertara, Llobregat, Altzo eta Alkorta joan dira.

Sega txikiko lehiaketa izango da, eta bertan maila handiko segalariak izango dira. Euskaldunek ez dute alferrik galdu nahi izango lehiaketa hau, eta hiru parte hartzaile joango dira. Hiruretan, Altzok dauka eskarmenturik handiena, txapelketa hau irabazitakoa baita, eta lehen hiru postuak ere behin baino gehiagotan lortu ditu. Lan ona egitea izango da hiruren helbururik nagusiena. Aizkoran ere arituko dira Alkorta eta Altzo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo