GARA > Idatzia > Kultura

Euskara

Axularren «Guero» osorik irakurriko dute, ozenki, Arriaga Antzokian

Euskara ikasten ari direnek, eta euskaltzaleek oro har, zita berezi bat dute hilaren 19an Arriaga Antzokian; bertan Axularren «Guero» osorik jendaurrean irakurriko baitute. Ekitaldi hau Euskara Ikasleen Jaiaren barruan Elkarlan izenak biltzen dituen hiru euskaltegiek antolatu dute, hots, Bilbo Zaharrak, Gabriel Arestik eta Juan Mateo Zabalak. Bestalde, Bilbo Zaharra Forumek ``Axular gaur'' lelopean hiru hitzaldi iragarri ditu. Joan Mari Irigoien izango da gaur hizlari, 19.30ean, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo